Udako Ikastaroa: “Ardogintzaren erronkak: Biziraupena eta bilakaera”

Udako ikastaroa: "Ardogintzaren erronkak: biziraupena eta bilakaera"

Uztailak 8, Villa Lucia Ardoaren Zentro Tematikoa

Europan mahastietako landaketak aurki liberalizatuko direla aurreikusten dela eta, eta ardogintzaren inguruan beste arau batzuk ere aldatzen ari direnez, eta negozio ereduen artean gero eta alde handiagoa dagoenez, lehentasunezkoa da ardogintzaren inguruko izaera eta historia berezia duten guneetan balio erantsia sortzeko apustua egitea, bertako tipizitatea eta ardo berezien kalitatea gordetzeko eta, horrela, sektore indartsu eta erakargarria lortzeko.

Arabako Errioxako eta bertako mahastien ezaugarri naturalak eta historikoak nortasuna eta nabarmentasuna adierazteko funtsezkoak izanik, indarrean dauden araudien eta gero eta merkatu handiagoaren aurrean dauden joera bideragarriak aztertzeko ikastaroa proposatzen da. Egungo egoeraz egokitzeko eta garatzeko gaitasunaz eztabaidatuko dugu, eskualde bizi eta erreferentziazkoa izan dadin.

Izen-ematea eta informazio gehiago: 945 621 217

Bittor Oroz
Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea

Iruzkina idatzi

Zure e-posta helbidea ez da inoren ikusgai izango. Bete beharreko eremuak  *
*
*