Proiektu pilotua Errioxan Mahastiaren Kulturaren ibilbide baterako

Kultura Ministerioko eta Euskadi, Kanaria eta Andaluziako beste erakunde batzuetako parte hartzaileek Mahastiaren Ibilbidearen tailerra egin zuten, joan den astean astelehenetik ostiralera bitartean, Rioja mahastiak dauden hiru erkidegoetako hainbat herritan (Euskadi, Errioxa eta Nafarroa), Rioja eskualdearen ibilbide kulturalaren inguruko praktika onen gomendioak prestatzeko.

Errioxan Mahastiaren Kulturaren ibilbidea

Esperientzia pilotuak bat egin du denboran Espainia Europako Kontseiluari atxiki zitzaioneko 40. urteurrenarekin eta, horrenbestez, Kultura Ministerioan begi onez ikusi dute Mahastiaren Kultura azpimarratu nahi duen proiektu honen aurkezpena.

Europar Batzordeak turismo jasangarria agindu duela eta, tailerrean landa laneko hainbat bisita antolatu dira, goizez, mahastiaren inguruko erakunde pribatuetara eta publikoetara, eta arratsaldez eztabaida tailerrak egin dira, europar moduan, horrenbeste praktika onetarako gomendio argi batzuk atera ahal izateko mahastiaren kulturaren inguruan. Praktika on horiek Europako Kontseiluan aurkeztuko dira irailean.

Errioxan Mahastiaren Kulturaren ibilbidea

Bere garaian Gasteizko Udaleko Turismo zuzendari izandako Iñigo Bilbao arabar arkitektoa izan zen parte hartzaileetako bat. Iñigo Bilbaori orain dela urte batzuk Vitoria Green Capitalen izendapena koordinatzea egokitu zitzaion, eta gaur egun Belgikako Finnova fundazioaren europar proiektuetan ari da lan egiten.

“Rioja JIa ezarrita dagoen hiru erkidegoen arteko koordinazio faltak kezkatzen nau, begien bistako baita lankidetza beharrezkoa dela, hiru administrazioen arteko ikuspegi estrategiko globala”, nabarmendu du Blogarekin izandako elkarrizketa labur batean.

.- Nola ikusi duzu Arabako Errioxa?

Errioxan Mahastiaren Kulturaren ibilbidea

Arabako Errioxak egundoko potentzia dauka. Geuk sinestea falta zaigu. Badirudi beste batzuek esan behar digutela hau paregabea dela. Badirudi UNESCOk esatea behar dugula. Ba, tira, zoragarria litzateke hori horrela izatea, Gasteizen Green Capitalekin gertatu zen moduan, norbaitek esan zigularik “Europako hiririk berdeena” ginela.

.- Hemen daude arkitektura, ofizioak, mahastiak, ardoa, olioa, upategiak, ondarea, kultura…

Errioxan Mahastiaren Kulturaren ibilbidea

Gasteizko Udaleko Turismo zuzendaria izan naiz, eta ez nuen Arabako Errioxa orain ezagutzen dudan bezala ezagutzen. Hau da, gure erakundeek gehiago ezagutu behar dute Eskualde hau. Egia da nire eskumen esparrua Gasteiz zena, baina hau hari lotutako turismoa da. Upategiak, upeltegiak, museoak, mahastiak, nekazariak… bisitatu. Eta muga noraino iristen den eta horrelako arketipoak kendu.

Pilar Barraca historiaurrelari eta arkeologoak gidatzen ditu Kultura Ministerioaren Europako Programak; zehazki, Europar Kontseiluko Europako kultur Ibilbideen Analisiaren unitateko arduraduna da.

.- Zer aurkitu duzu hemen funtsezkoa?

Errioxan Mahastiaren Kulturaren ibilbidea

Txipa aldatu behar dugu eta ardoaren gaiaren esklusibotasunetik irten. Kultura zabalago batez ari gara, mahastiaren kulturaz. Mahastia berez inguratzen duen guztira ireki behar dugu gure burua, kultur ondarea den paisaia zaintzera, ondare historikoa zaintzera, gure ohitura eta tradizioak zaintzera. Kultur industrien gaira ireki behar dugu, horri lotuta ilusioz lan egiten duten industria guztietara, kanpoan Errioxaz dagoen irudia eraikitzen laguntzeko.

.- Zer inpresio daramazu Arabako Errioxatik?

Arabako Errioxan turismoa bideratzeko dagoen promozio eta zabalkundearen arloak harritu nau.  Iruditu zait herriak zainduago daudela; kultur interesekoak diren erakin zaharrez ari naiz. Kanpora gehiago ireki direlako sentsazio helarazi didate. Euskadik Frantziarekin eta Erresuma Batuarekin harreman handiagoa izan duen erkidegoa da, eta hori antzematen da.

Errioxan Mahastiaren Kulturaren ibilbidea

Mahastiaren Ibilbidearen tailerreko partaideen artean izan da Javier Sanchez, Turinea web atarikoa; atariak ibilbide turistiko tematikoen bitartez promozionatzen ditu helmugak. Javier Ibaizabaleko ezkerraldekoa da, bizkaitarra. Estatu osoko lurraldeak bisitatzen ohituta, oraingoan bereziki hurbileko bat egokitu zaio.

“Lurralde bat ez da ezagutzen bertan paseatu eta ukitu arte. Bizi egin behar duzu. Maila profesionalean, arreta eman dit lurraldeen arteko funtzionamendu arinagoa ekiditen duten administrazio desberdinak daudela. Saiatu behar dugu hobeto funtziona dezaten, askok ikusten dugun proiekzio hori lortzeko, askoz joko gehiago eman dezan”.

Errioxan Mahastiaren Kulturaren ibilbidea

Gauza harrigarrien artean, Javier Sanchezek Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbidea aipatu du, izan ere, “ eskuratu dituen lorpenengatik eta daukan proiekzioagatik uste nuen askoz urte gehiago zeramala funtzionatzen, eta kontua da 12 urte besterik ez daramala, 2005ean hasi zirenetik, eta jada nazioarteko esperientzia turistikoa eta errekonozimendua lortu du”.

.- Espainiako ia mahasti guztiak ezagutzen dituzu. Zer nabarmenduko zenuke gurean?

Rioja Espainian aitortutako lehen JIa da, eta hori plus bat da. Hemen heldutasun maila garrantzitsua ikusten da. Eta Arabako Errioxaz hitz egiten badugu, helduena iruditzen zait, batez ere alderdi turistikoan. Ikusten da Paisaian, bisitari fluxuan, produktuan… denean ikusten da.

Errioxan Mahastiaren Kulturaren ibilbidea

Arte Garaikideko historialari Christian Perazzone frantziarrak Kanarietako Gobernuan egiten du lana, Kultura Ondarean teknikari, orain dela 15 urtetik.

Haurtzaroa Tourretik hurbil igaro zuen, Loiren, mahasti paisaietan, non ardo zuri bikaina egiten zuten: vouvray. Oraingo aukera honekin, emozio haietara itzuli da. Gainera, esan duenez, Arabako Errioxako paisaiak badu antzekotasunik bere haurtzaroko harekin: paisaia irregularra, mailakatua, atzean mendilerro handi bat duela.

.- Zer nabarmenduko zenuke Arabako Errioxatik?

Errioxan Mahastiaren Kulturaren ibilbidea

Paisaia nahiko zainduta eta babestuta dago. Aberastasuna dago. Herrietan paseatu eta ez duzu etxe abandonaturik ikusten, itxita bai, baina etxeak ongi mantenduta daude, zaharberrituta eta kontserbatuta. Hemen etorkizuna dago, baina, Frantziako beste paisaia batzuekin alderatuta, atentzioa ematen dit bertako artisautzako ekonomiarik ez dagoela. Eskualde honetan artisautza ezarri eta sustatu daiteke, izan ere, tokiko beste ekonomia bat da.

Iruzkina idatzi

Zure e-posta helbidea ez da inoren ikusgai izango. Bete beharreko eremuak  *
*
*