Ardoaren paisaia

Irudiak asko dira: ardoaren paisaia eta bere lur buztintsuarenak. Mahatsondoaren hostoak, mahats-mordoak, mahats helduak. Uzta. Bertako jendearen zaintza lanak, jasotako ondarea mantetzeko. Edertasuna. Argazkiei esker ardoaren paisaiak duen kolore bizi eta disdiratsua ikus dezakegu. Kupelak, non ardoak atseden hartu eta itxaronaldia egiten duen. Baita bere usain goxoa antzeman ere. Eta kasik ardoen fruta gustua dastatu.

Ongi etorri, 2017ko uda! Jun 20, 2017

MAHATSONDO BIHURTZEA ekainaren 21eko 4:24an abiatuko den udako solstizioaren hasierari kantatzeko.

2017ko uda

MAHATSONDO IZAN. Sustrai sakonenetatik adar gorenera arte komunikatuta zaudela jakitea.

Julio Flor*

Segi irakurtzen

Ardoa eta olioa Arkeologi Museoko ontzietan Mar 14, 2017

Bilboko Arkeologi Museoa (Unamuno plazaren ondoan) gure historiaren zati baten taupada jasotzen duen harribitxia da, maitasun mugagabez aurkeztua, gure amei janari bat zein ona dagoen esan eta maitasun guztiarekin eginda dagoela erantzuten digutenean bezala.

BILBOKO Arkeologi Museoko fatxada, Mallona Bidarriak 2 helbidean.

Kontua da Bilboko Arkeologi Museora egindako paseoan ez nuela espero “ardo” hitza aurkitzea, ezta “olio” lehengusua ere. Aspalditik hona seigarren zentzumen batekin bizi naiz, zeina piztu egiten den mahastiarekin, mahastizain eta ardogileekin, upategiekin, olibondoekin, Kultura Paisaiarekin eta, jakina, Arabako Errioxarekin zerikusia daukan edozer nigana iristen denean.

Segi irakurtzen

Gizakiak elkartzeko ahalmen zoragarria Feb 19, 2017

Portada Ignorantes

LIBURU hau, “Los ignorantes”, mahastizain eta ardogileen gustukoa izango da, beste askoren gustukoa izan den bezala.

Étienne Davodeau ardoaren munduaz ia ezer ez dakien komikigile bat da. Richard Leroy komikirik apenas irakurri duen mahastizain bat da. Biek gainezka dute borondate ona eta jakin-min handia. Gehiago eskatu daiteke?

Segi irakurtzen

Etorkizuneko Bandera bat Dic 25, 2016

Etorkizuneko bandera bat

ETORKIZUNEKO BANDERA BAT. Elo Handek Arabako Errioxan egin duen argazki honetan ikusten dugu.

OPORRAK. Arabako Errioxako Blogak oporrak hartuko ditu, astebete barru denon zain daukagun 2017 biziari ekiteko. Irudiak ezin hobeto adierazten du sentitzen duguna. Errioxako eta Arabako Errioxako Ardoaren eta Mahastiaren Kultura Paisaiak, Gizateriaren Ondare bihurtu nahi den horrek, Elo Handen argazki intentsuan erakusten du bere ordezkaria izan daitekeen etorkizuneko bandera baketsu eta bitala. Segi irakurtzen

2017a zoragarria izango da! Dic 24, 2016

2017 zoragarria izango da

GIANLUCA DE BARTOLO italiarraren “Joy of a Farmer” argazkia aukeratu dugu (Nekazariaren poza), Gabonetan onena biziki opatzeko.

Irudiak Nazioarteko lehiaketa bat irabazi du aurten, “Wine” kategorian. Erretratuko nekazaria Errumaniakoa da. Baten batek pentsa lezake mahastizainak musukatzen dituen mahatsak mahaian jatekoak direla. Baina Errumanian mahats hori ardotarako da. Eskualdean petits mahats mordoak jasotzen dituzte, txakolinaren antzekoak, eta mahatsari begiratzean mahaian jateko azal latzegia eta koloreduna antzematen zaie.

Irudiak hainbeste eskualde ardogiletan dagoen maitasuna eta esker ona erakusten du mahastiaren, mahats mordoaren eta mahatsaren alde, Arabako Errioxan bezala. Nekazariaren irudi honekin dagoeneko amesten dugun urte Zoragarri moduan espero dugu 2017a.

ZORIONAK ARABAKO ERRIOXA, esaten dugu, Eskualde honetatik GIZATERIA OSOARENTZAKO ZORIONTASUNA espero dugun bezala. Zorionak eta Urte Berri On!

“Arabako Errioxa berraurkitzea” Dic 20, 2016

Laurogei pertsona inguruk parte hartu zuten “ARABAKO ERRIOXA BERRAURKITU” egitasmoan, Arabako Errioxako Upategien Elkarteak (ABRA) Casa Lucian antolatuta, Guardian.

Arabako Errioxa Berraurkitzea

BARRIKA JAUNA, Gaizka Ugarte, zeremoni maisua, Ines Baigorrirekin.

Parte hartzaileek ardo dastaketa gidatua izan zuten, “Ametsen Lurra” filma ikusi zuten (obra dokumental bikaina), Ardoaren Museoa bisitatu zuten eta giro atsegin eta goxoan jardun zuten elkarrekin, abenduko data hauetan dagokion bezala, urtea ixteko eta berria irekitzeko puntuan; guztira ABRAko hogeita zazpi upategik parte hartu zuten euren ardoekin. Segi irakurtzen

Mahastietan geratu ziren mahatsen alegoria Dic 14, 2016

Pablo Cañas argazkilariak irudietan kontatzen du Errioxa Kontseiluaren erabakiz abandonatuta geratu ziren mahatsen zentzugabekeria. Blogak hitzez jantzi ditu bere argazkiak.

2016ko urria zen. Bertatik bertara, Arabako Errioxako mahastietan lurrean botatako dozenaka milioika mahats mordoren irudi ezohikoa. Botata edo mahastietan bere kasa abandonatuta. Irudi ezohikoa, are umiliagarria. Errioxa Kontseilu Arautzailearen zentzugabekeriaren urtekarietara igaroko da ikuspegi guztietatik.

Mahasti eskualdeek sekula ez dute horrelakorik ikusi. Zeure eskuez mahats bikaina bota behar izatea, Kontseiluak uzta osoa deskalifikatzeko mehatxua egin dizulako! Edo abandonatu behar izatea!

Mahastien geratu ziren mahatsak

ABENDUKO Paisaia ezohikoa, tempranilloa lainopean abandonatuta.

 

Segi irakurtzen

’Sorten’ antzinako jaia, Samaniegon Dic 7, 2016

”Sorten” antzinako jaia, Samaniegon Bere jatorria paganoa dela eta neguko solstizioarekin zerikusia duela esaten da.

Sorten antzinako jaia

SAMANIEGOKO Sorten gaueko irudia.

Segi irakurtzen

Abendua Ardoaren eta Mahastiaren Paisaian Dic 1, 2016

Nola amesten den ardo bat!

Saul Gil Berzal *

Abendua lanez gainezka dator Ardoaren eta Mahastiaren Paisaian. Askotariko lanak, esaterako, hartziduraren amaiera eta malikoa kontrolatu, ardoak pasatu barrikan malolaktikoetarako, upategian sartu ardo desberdinak dastatzera, jakiteko nahi zenuena nahi bezala lortzen ari zaren, Gabonetako kanpaina prestatu, edo mahatsarekin utzi dugun alor bat kontrolatu, gure izotz ardoa egiteko, “izozteak noiz etorriko zain”, bilerak, bidaiaren bat lan kontuengatik, kimatzeko egunen bat, nahi beste ez bada ere…

Eta, ahal dudanean, berriro upategira, ardoak dastatu eta dastatu, nahi dudana ematen duten ikustera. Une horretan, bakarrik, inork molestatzen ez nauelarik, liluratuta geratzen naiz… lan guztia azkenean kopa batean.

Ardoaren eta mahastiaren Paisaia

SAUL GIL BERZAL joan den udako irudi batean. Orain beste zeregin batzuk daude…

Segi irakurtzen

Soa udazkenez blaitzen da Bastidan Nov 30, 2016

Mahatsondoak lurrean bezala, beharbada gizakiok ere, bizirauteko eta arimaren neguetatik berpizteko, sustraietan daukagu aterpe bera.

Jose Ramon Elorriaga Zubiagirre *

Botak Bastidako lurraldea zapaltzen ari ziren, eta Santo Kristoren Ermitako igoera derrigor egin beharrekoa da. Bitxia da goitik Andre Mariaren Jasokundearen kanpandorrea eta parrokia agurtzea. Bertatik, soa udazkenez blaitzen da. Tonu arreak hedatzen dira.

Bastida

BASTIDAKO ELIZAK, urdinaren pean, mahastien eta nekazarien aldeko otoitzak jasotzen ditu.

Segi irakurtzen