Paisaia partitura moduan / Zer dakusazu?

Partitura beraren aurrean musikariek pieza bera jotzen dute, baina biolinak, pianoak, edo flautak… beren izatearen sonoritate propioa eskaintzen dute.

Ardoaren paisaia kulturala eta Arabako Errioxako mahastia ezagun duten hainbat pertsonari Blogak eskatu die idatz dezaten zer dakusaten argazki honen aurrean:

ONDO pilatutako aihenak berez mintzo dira jada…

“Interpreata ezazu bidaltzen dizudan paisaia honen partitura esaldi bat edo bitan”.

MAHATSONDOAK kimatu zituen mahastizainari buruz zerbait esaten dute, 2018ko uztaz, daramaten beroaz…

Esaldi bat edo bi gutxi dira Arabako Errioxako negu bihotzean kimatu berri den mahasti baten isiltasuna musikatzeko.Baina irudi horren melodia irakurtzen duten begiek behin eta berriz zeharkatzen dute paisaia Mendilerroaren begirada zoliaren pean.Victoria, Carlos, Itxaso eta Koldo egunez, gauez, lainopean, lainorik gabe, milaka sentimendurekin, eguzkipean, euripean, edo ilargipean badoaz eta badatoz.Paisaia hau bere arimaren baitan dute.Beraz… irakur dezagun zer den haiek ikusten dutena.

VICTORIA Cañas bere mahastietako batean, Eltziegon, 2017ko udako azken egunean bilketa eginda.

VICTORIA CAÑAS, Eltziegoko ardogilea:

“Mahasti zahar batean erabat amaitutako kimaketa, inguruko mahastiren bateko hegian metatutako harriekin.Isiltasuna miresteko aukera ematen du, Guardiarekin alturako egoera bateko dialogoa intonatzea ahalbidetuz.

MENDILERROA, eskualdeko mahastiarekin zerikusia duen guztirako hain erabakigarria den hori.

“Mahasti zahar bati dagokion legez, lurrean lauza handiak daude behor eta uztargile on batek lana aurrera ateratzeko juzguz tiraka eramandako goldearen belarriak urratua. Ardo handi bat promes duen luxuzko paisaia da.Mendilerroko arteek eta lasaitasunak uzta berri bat irrikatzea ahalbidetzen dute”.

CARLOS Fernandez, mahastiaren azken emaitza den fruitua esku artean duela.

CARLOS FERNANDEZ, Bastidako ardogilea: 

“Etorkizuna ikusten dut.Mahastia bere onena emateko atseden hartzen ikusten dut. Esaera zahar bat ere badakusat: “Podado sarmentado segado y limpio!”Eta beste uzta baten bila”.

ITXASO Compañon Arrieta bere upategiaren barruan.

ITXASO COMPAÑON ARRIETA, Lantziegoko ardogilea.

“Lan gogorra –kimaketa- amaitu orduko, txuletatxo usaina dago”.

KOLDO Eguren (irudiaren eskuinean) upategian.

KOLDO EGUREN KERTUDO, Guardiako ardogilea:

“Neguko lan hotzak zizelkatzen ditu gure ardoak”.

Irudi bera da, baina zatikatuta; harrizko murrua eta arteak hurbiltzeko.

Aurreko astean egindako Lantziegoko mahasti baten argazkia da.Goiz hotz bateko hamarretarako minutu batzuk eskas ziren.Kotxeko termometroak 5 gradu markatzen zuen.Ibilgailua geratu, jaitsi eta, bat-batean, usain berezi batek aztoratu zituen nire zentzumenak.Nola esan… hura –berriz ere begiak itxi ditut– muino usaina zen, txara, arte, lur busti, erromero usaina.Paisaiak ardo usaina baleuka bezala.Oraindik dastatu gabe dudan ardoa, baina Arabako Errioxan existitzen dena. Ziur nago.Agian hurrengo uztakoa.

Iruzkina idatzi

Zure e-posta helbidea ez da inoren ikusgai izango. Bete beharreko eremuak  *
*
*