Ardoaren paisaia

Irudiak asko dira: ardoaren paisaia eta bere lur buztintsuarenak. Mahatsondoaren hostoak, mahats-mordoak, mahats helduak. Uzta. Bertako jendearen zaintza lanak, jasotako ondarea mantetzeko. Edertasuna. Argazkiei esker ardoaren paisaiak duen kolore bizi eta disdiratsua ikus dezakegu. Kupelak, non ardoak atseden hartu eta itxaronaldia egiten duen. Baita bere usain goxoa antzeman ere. Eta kasik ardoen fruta gustua dastatu.

Eskualde txiki handia May 27, 2019

Ikusi-makusi / Zer ikusi? 

ARABAKO ERRIOXA, hegazkin baten leihotik.

Hegazkinaren leihotik begira jarri, eta Arabako Errioxa ikusten dut. Badakit elkarbizitzan daudela ia mahasti hektareak (13.500) adina biztanle. Hemendik, ordea, ezin ditut ikusi. Jakin badakit trikuharriak eta historiaurreko herrixken hondarrak daudela.Herri harresidunak, herri elizadunak. Horko bidezidorretan ibilitakoa naiz, bost zentzumenak adi jarrita. Arkupeak, sakonerak, arteak, arbendolondoak, mahats lukuak, ardoa eta beste hamaikatxo gauza ikusia naiz. Ardoa… zeinen ardo ona!

Ikusi ditut usoak hegan, eperrak habia egin zuten tokia, basurdeen aztarnak, Herrera gainean elurra mara-mara, eta mahastizainak negarrez, arbasoen bizitzak gogora ekartzean.  Ikastoletan sartu naiz, non ikasleek euskaraz ikasten dituzten matematikak eta historia.

Hodei beltzak etor ez daitezen eta harri erauntsia egin ez dezan kandela bat pizten ikusi dut jendea. Ikusi ditut, halaber, ogiak, labetik atera berriak, txoritxo berdeen habiak, zeru urdinean hegaka doan zikoina, Ameriketako Estatu Batuetatik itzuli den semea, edo Berlindik bueltan datorren alaba gaztea.Lo kanta bat entzun dut, eta ama bat ikusi, familia osoarentzat otordua prestatu bitartean arropa lisatzen.

Arabako Errioxa gutxik bezala ezagutzen duen jakintsu baten alboan bidaiatuz gero, esango dizu hegazkinetik “Iparraldean laiotza”ikusten duela “eta hegoaldean, berriz, egutera. Pagadi ilunak iparraldean, eta idortasun argia, hegoaldean”. Kontatuko dizu “Arabako hegoaldearen bi aurpegiak” ikusten dituela: “gainaldea eta azpialdea. Bai eta bereizten dituen mendilerro estu bat ere”. Eta, azkenik, gehituko dizu “ehun sakanek pitzatutako mendilerroa” ikusten duela, “eta sigi-saga egiten duen ibai bat, Eskualdea apenas bustitzen duela”.

Nik, nahiz eta ahaleginak eta bi egin, ez dut lortzen hegazkin honetatik jendeak duen grinaikustea. Ez dut lortzen haien oroitzapenak ikustea, ez eta gaur –etorkizunean pentsatuz– Eskualde osoaren esku dagoena ikustea ere. Pertsona horien borrokarako espiritua ere ez dut ikusten. Ez ditut haien erronkak ikusten, ez eta haien ametsak edo desirarik sakonenak ere… Jakin bai baitakit ezinezkoa dela euren arimaren sakoneran gordetzen duten maitasunaikustea. Ezinezkoa, gidatzen dituen izarra ikustea. Ezinezkoa, Eskualdeko adorearen arrosa ikustea.

Saint-Exupéryk Printze Txikialiburuan idatzi zuen bezalaxe, funtsezkoa ikusezina baita begientzat. Ezin dira ikusi ametsak; kezkak eta zoriona ikusi ezin diren bezalaxe. Bihotzarekin baino ezin da guztia aratz ikusi, bihotzarekin baino ezin da sakonera begiratu. Ikusi-makusi. Zer ikusi? Ehun sakan ikusten ditut. Eskualde txiki handi bat ikusten dut.

Paisaia partitura moduan / Zer dakusazu? Feb 20, 2019

Partitura beraren aurrean musikariek pieza bera jotzen dute, baina biolinak, pianoak, edo flautak… beren izatearen sonoritate propioa eskaintzen dute.

Ardoaren paisaia kulturala eta Arabako Errioxako mahastia ezagun duten hainbat pertsonari Blogak eskatu die idatz dezaten zer dakusaten argazki honen aurrean:

ONDO pilatutako aihenak berez mintzo dira jada…

“Interpreata ezazu bidaltzen dizudan paisaia honen partitura esaldi bat edo bitan”.

Segi irakurtzen

Jainkoak ardoa sortu zuenekoa Ene 27, 2019

Michelangelo Buonarroti (1475-1564) Italiako errenazimenduko eskultore eta margolari handiak Sixtoren Kapera margotu zuen, Julio II.a aita santuak eskatuta. “Adamen sorkuntza” irudikatu zuen, lehen gizakiaren sorkuntza.

MICHELANGELOREN freskorik ezagunena, Sixtoren Kaperako gangan margotua.

Segi irakurtzen

Guardiako isiluneak Dic 10, 2018

Zoaz Guardiara asteburu batean.Guardiako Erregeen Andre Maria atari polikromatuaren Guardia, Urmael Zeltiberiarrarena, Hiribilduko Erlojuko dantzariena, Abade Dorrearen Guardia zentinela, Samaniego jauregiaren Guardia, kalexkena…  

Julio Flor.

GUARDIA jaietan, poz betean.

Segi irakurtzen

“Euskal Herriaren bihotza kopa bat ardotan” Nov 5, 2018

Lehenago abiatu Euskadirantz Coloradotik (AEB), eta gero kontatu zehatz-mehatz Arabako Errioxan izan duzun esperientzia.

GUARDIA ardo kopan, Ysios upategi barrutik (ARGAZKIA Kellyn Reed)

Kellyn eta Evan Reed estatubatuarrek Euskadi bisitatu dute, ondorioztatzeko “lurralde honen Historia, Kultura eta bihotza Arabako Errioxako kopa bat ardotan dastatu daitekeela”.

Segi irakurtzen

Gure ardorako mahatsa biltzen ateratzen dute bizimodua Oct 26, 2018

A zer borroka latza Europara iristeko.Arabako Errioxako mahasti hauetara iristeko, mahatsa bildu eta bizimodua ateratzeko.

SENEGALDAR mahats biltzailea Bastidako mahastietan.

.- Zer dakizu Senegali buruz?, galdetu zidan mahats biltzaile senegaldar batek Bastidan.
.- Badakit Senegalgo Errepublikak ibai bati zor diola izena.Badakit zure herrialdeak kultura demokratiko handia duela, Lurreko herrialde gutxietakoa izanik musulmanen gehiengo batek lehendakari kristaua erabaki zuena.
.- Halaxe da, bai.Eskerrik asko.

Kontua ez da Senegali buruz zer dakizun.Kontua da beraiei Humanitate etsenplua direla sentiaraztea.Edozein arlotan egiten duten aurrerabidea gure aurrerabidea dela.Beraien indarrak inspiratu egiten gaituela.Afrikari buruz sentitzen dudan maitasunak, goiz hartan, haren anaitasuna sentiaraztea ahalbidetu zidan.

Gure elkarrizketari esker ez nituen soilik mahastien eta sasoiko langileen argazkiak egin, nire gibelean tempranillo eta garnatxa mulkoak mozten Erremelluriko sailetan, Bastidan.Elkarrizketari esker, hainbestetan ikusezin dabiltzan gure mahats biltzaileetako bat erakutsi diezazueket.Horri esker, gure Blogean kanpaien pare jotzen du landagunean “Halaxe da, bai. Eskerrik asko” horrek, behar eta merezi duten esker on horren beraren pare.

Eskerrak emanez! Nov 26, 2017

Arabako Errioxako beste herri batzuetan bezala, Eltziegon ere Eskerrak emateko eguna ospatu zen larunbatean. 

Eltziegoko nekazari familia batean jaio zen Jesus Fernandez Ibañez irakasleak ziurtatzen duenez, Eskerrak emateko eguna urteko egunik inportanteenetakoa zen, Eltziegoko etxeetan erlijioa eta familia ospakizuna uztartzen zireneko eguna izaki.  

Segi irakurtzen

Lore bitxi bat Jainkoarentzat ernamuintzen Oct 18, 2017

Izenburuko ‘Lore bitxi bat Jainkoarentzat ernamuintzen ardoari buruzko bertso bat da, Charles Baudelaire frantziar poetarena. Edatera gonbidatzen du. Ardoaren arima non bizi den galdetzera.

Lore bitxi bat Jainkoarentzat ernamuintzen

Poetak zioskun ardoa lurrez egina dela, gauez, izerdiz, aguzkiz… Hortxe ditugu aitzurra, nekazariaren eskuak, lurra, errenkada eta moldeatutako ildoa. Sutondoan esandako kontuak. Euri eta uzta emankorren ametsak. Udako eguzki itogarria. Argi itzalezina.

Lore bitxi bat Jainkoarentzat ernamuintzen

Ondorioztatzen dugu –ezin dugu jakin– arima Paisaian egon daitekeela, lurrean, mahatsondoan, mahats alean, bodega auzoetan. Uraren kantuen kanta ureztagailu ikusezinezkoetan. Dolarean, belaunaldiz belaunaldi zehatz eta hunkituta jauzika dabiltzan irakaspenetan.

Lore bitxi bat Jainkoarentzat ernamuintzen

Ardoaren haziera eta gizakien haziera. Arima eta ondarea, ilargiaren begipean ikusgai.

Lore bitxi bat Jainkoarentzat ernamuintzen

“Ardorik ez dagoen lekuan amodiorik ez”, utzi zigun Euripidesek orain dela 2.500 urte. Arima Historiaren ontzialdaketan egon daiteke. Digeritzeko, ongi irakurtzeko, espiritu eta artez janzteko, abesti eta dantzaz musikatzeko.

Lore bitxi bat Jainkoarentzat ernamuintzen

Zaindutako eta eskuz esku aldatutako mahatsondoan, mendez mende, mugaz muga. Arima erromes izan daiteke, immigrante, nomada, marinel. Arima likidoa.

Lore bitxi bat Jainkoarentzat ernamuintzen

Barrika edo upeletik harantzago doa, botila lotietatik harantzago, kopetatik, ezpainetatik harantzago.

Lore bitxi bat Jainkoarentzat ernamuintzen

Ardoaren arimak gizakion bularra bilatzen du, izarren maitalearen bihotza, bonba ñimiño bat, ukabil bat bezalakoa, zeinak odola mugitzen duen, azken helmuga, bere arima urtuz, eta, azkenik, giza arimaren portuan sorberrituz.

Cervantesek zioenez, ardoa “itsasoan garraiatzen bada, lurmutur batetik bestera, ez dago berdinduko duen nektarrik”.

Lore bitxi bat Jainkoarentzat ernamuintzen

Ardoa, beti bizitzaren alde. Lore bitxia, lurraren zulo brodatuetan lo, paradisuaren ateetan, hain zuzen ere hortxe ernamuintzen, zure eta zure eta zure baitan… zure arima goratzeko.

“Kontseilu Arautzaileak fitxa mugitzea eta modernizatzea behar dugu” Jun 27, 2017

Elkarrizketa Julio Grande antropologoarekin, Errioxa Garaitik “Rioja JIko landaguneen despopulatzea nabarmenduz”

Kontseilu Arautzailea

Julio Grande Humanitateetan lizentziatua da, etnografian eta antropologian dihardu, eta gaur egun Paisaiaren Batasuna izeneko proiektua gidatzen ari da Errioxa Garaian, Errioxa Garaiaren Garapenerako Elkartearen menpe (ADRA); joan den astean Mahastiaren Ibilbidearen Tailerrean parte hartu zuen.

Tailerrean Kultura Ministerioko eta Euskadi, Errioxa, Kanaria eta Andaluziako beste erakundeetako ordezkariek praktika onen gomendioak landu dituzte, Rioja eskualdearen kultur ibilbidearen inguruan, arreta jarrita Mahastiaren Kulturan.

Segi irakurtzen

Proiektu pilotua Errioxan Mahastiaren Kulturaren ibilbide baterako Jun 26, 2017

Kultura Ministerioko eta Euskadi, Kanaria eta Andaluziako beste erakunde batzuetako parte hartzaileek Mahastiaren Ibilbidearen tailerra egin zuten, joan den astean astelehenetik ostiralera bitartean, Rioja mahastiak dauden hiru erkidegoetako hainbat herritan (Euskadi, Errioxa eta Nafarroa), Rioja eskualdearen ibilbide kulturalaren inguruko praktika onen gomendioak prestatzeko.

Errioxan Mahastiaren Kulturaren ibilbidea

Esperientzia pilotuak bat egin du denboran Espainia Europako Kontseiluari atxiki zitzaioneko 40. urteurrenarekin eta, horrenbestez, Kultura Ministerioan begi onez ikusi dute Mahastiaren Kultura azpimarratu nahi duen proiektu honen aurkezpena.

Europar Batzordeak turismo jasangarria agindu duela eta, tailerrean landa laneko hainbat bisita antolatu dira, goizez, mahastiaren inguruko erakunde pribatuetara eta publikoetara, eta arratsaldez eztabaida tailerrak egin dira, europar moduan, horrenbeste praktika onetarako gomendio argi batzuk atera ahal izateko mahastiaren kulturaren inguruan. Praktika on horiek Europako Kontseiluan aurkeztuko dira irailean.

Segi irakurtzen