Ongi etorri, 2017ko uda!

MAHATSONDO BIHURTZEA ekainaren 21eko 4:24an abiatuko den udako solstizioaren hasierari kantatzeko.

2017ko uda

MAHATSONDO IZAN. Sustrai sakonenetatik adar gorenera arte komunikatuta zaudela jakitea.

Julio Flor*

MAHASTIAN mahatsondo bat gehiago izatea. Zeruranzko asalto baketsua mahats adarretatik. Beste askorekin batera Kultura Paisaia sortzea. Sentitu lurra, erroak, mendilerroa eta ilargia. Isilean urtaroei kantatu, dantza egin, Vivaldiren pieza bat jo uda berriaren egunsentiarekin. Bertatik bertara ikusi ildoa nola xehatzen den, nola lo egiten duen, hain bigun.  Eguzkia dastatu, euria, brisa. Nekazarien eskuak agurtu, sakonetik begiratzen dizutela jakin. Izarren bobeda begietsi. Mahatsetan lehertu ardo bihurtzeko. Konpromisoa bizitzarekin: guztiaren benetako mahatsondoa.

Mahatsondo izan. Arabako Errioxako lurrean lantzen utzi. Eta fruitua eman. Fruitua!

Ardoaren sakratutasuna unibertsala da, ogiarena bezala. Izaki naturalaren parte sentibera da. Sustrai sakonenetatik adar gorenera arte komunikatuta zaudela jakitea. Mahatsondo, mahatsondo izan. Gorputz begetal orotan taupatzen den espiritu bat dago, lurpetik, urtaro berria agurtuz. Bitalki unibertsoarekin biratu.

4:24an argia beste era batera piztuko da!

 

*Kazetaria.

Iruzkina idatzi

Zure e-posta helbidea ez da inoren ikusgai izango. Bete beharreko eremuak  *
*
*