New Yorkeko oihanean margotutako gereziondoa

Kaleko artistei esker zuhaitzak hazten dira hiri handietako adreiluen gainean. Haien erara, hirietako nekazari berriak dira.

Begiratu loretan dagoen gereziondo baten adar horri, fatxada batean marraztuta, farola baten aurrean, Brooklyneko distrituan, hirian populazio gehien eta Ameriketako Estatu Batuetako eraikin oihanik handiena duen konderrian, 8,5 milioi biztanle baino gehiagorekin.

MARGOTUTA, gereziondoaren adar loreduna bizi dirudi, oso bizi, mezu baten taupadaz.

Silvestre Pejac –espainiar Banksy esaten diote– argia izan da bere mezuan.   Aski da bere obra deskribatzearekin: loretan dagoen gereziondo baten adarrak dentsitate urbanoa zulatzen du Chinatowneko negozio batean. Zuhaitzak bidea egiten du metalezko pertsiana bat gurutzatuz, bere adarrerantz doazen txori batzuen bila.

New Yorkeko eraikinen oihaneko begiradapean loretan dagoen gereziondoaren margolana mirets daitekeen bezala… Arabako Errioxan egunotan mahatsondoen leherketa isila gertatzen ari da, Amalurraren eta bere nekazarien opari bateratua.

Orain, utzidazue esaten  ernamuin bat, mahatsondoaren kimu samurra, ikusi dudala, eta argazkia egin diodala mahatsondoaren egitura bizian bide eginez eta hura “zulatuz”, bere hostotxoekin eta ale ñimiño batzuekin iragarriz aurtengo Arabako Errioxako hurrengo uzta.

Eta utzidazue gehitzen, gainera, txoritxo bat bere begiradaz kristala zulatzen ikusi dudala eta argazkia egin diodala, upategiaren barruan –akaso- kabia egiteko.

TXORI BATEK Arabako Errioxako upategi bat kristaletik begira.

Naturak, zaurituta bada ere, abesten duen bitartean, eta Artikoa urtzen ari den bitartean, eskualdeko milioika mahatsondo poliki-poliki betetzen doaz, alai, Mendilerroaren eta Ebroren artean taupadaka ari diren hamaika mila arimak.

LEHENDABIZIKO ernamuin hauetatik sortuko dira kimuak hau bezalako milioika mahatsondotan.

Gertutik begiratzean, mahasti horiek guztiak begietatik sartzen dira eta zuzenean joaten dira loretan dagoen gure bihotzeko azken txokoraino. Han, hain zuzen ere han, txoritxo bat ari da kantari bere habian. Gaur bila etorri zaizun horren bikotekidea.

Iruzkina idatzi

Zure e-posta helbidea ez da inoren ikusgai izango. Bete beharreko eremuak  *
*
*