Mitxoleta eta harresia

Harresia esaten diote.Eta badirudi horma zeharkaezina dela, gotorleku menderaezina, bere kasa defendatzeko gai den hiri setiatua.Harresia.Barruan bizi direnak giltzapetuta dauzkan kartzela hotza.

Guardian barna pasieran ibili naizenean, erdi irekita zeuden ehunka ate ikusi ditut. Lurretik ernatutako egurrak, zeruaren argi aldakorraren babesean.

Julio Flor *

Hiribildu harresituak gonbita egiten dizu hango garaierez, ikuspegiez, elizpeez, almenez eta upategiez goza dezazun.Han dagoen edozerez gozatzeko gonbita egiten dizu Guardiak.Kale estuez, isiltasunaz, pasioaz…Dantzaz, begirada sakonaz, ustekabeko topaketaz, sorginkeriaz eta aldare batean emandako baietzaz.

Nicolas Guillenek aipatu zuen harresi bat egin behar zela, eskuekin egin ere, hondartzatik mendira iritsiko zena, menditik hondartzara; han urrunean, zeruertzean.

Arrosari eta krabelinari ateak irekitzen dizkion harresia, usoari eta ereinotzari ateak irekitzen dizkiona, bai eta adiskide baten bihotzari, mendafinari eta lorean dabilen urretxindorrari ere ateak irekitzen dizkion harresia.

Debozioz egin dut etena Guardiako ateen parean, eta bizitzan zehar igarotzen ditugun atalaseak ekarri ditut gogora.Haurtzaroko atea, eskolakoa, baselizakoa edo katedralekoa, museokoa, ospitalekoa, jaietara sartzeko atea, maitasunaren arkua… eta baita kanposantuko atea bera ere.Bata bestearen atzetik ireki eta ixten diren ateak.

Zuri ere ate joka etorri zaizkizu, Arabako Errioxa.Mitxoletak datoz.Harresi bihurtu ezin daitekeen haizea zure sabai irekietatik sartzen da, zure mahasti eta olibondo bularretatik sartzen.Isiltasun barea, oso barea, deika hasi da.  Zure bihotza da.Kolpeka ari da, galdutako xalotasunarekin mundua ikusten utz diezaiozun.

Egin karraska ate, egin marru, egin hitz.Abestu bi munduei buruz: ateez barnekoari zein ateez kanpokoari buruz.Etxeko sua, bai eta euriarena ere, erortzen ari da, datorkeen fruitua elikatuz.

Dagoeneko ez dago arerioaren hormarik.Aterpea da.Historiaren lekuko diren harriak baino ez.Etxe handiago bat, non korrika egitea edo jolastea zilegi den.Ate horien guztien atzean etxe bakar bat dago, ezin konta ahala leihoduna.Herri bat, partekatutako eskualde bat.Maitasunezko mendi baten ostean, familia bakar bihurtzeko aukera.

Etxe handi bat izan liteke Guardia.Edertasun estetikotik haragoko zerbait.Partekatutako patua.Bizileku komuna.Ildoz ildo, etxez etxe eta otoitzez otoitz zizelkatutako itxaropena.Ate erdi irekiz josita dagoen harresi bat sekula ez da harresi izango.Ate horietako bakoitzak morroiloak irekitzera eta giltzarrapoak kentzera gonbidatzen zaitu.Eta horixe egin behar duzu, mitxoletak zimeldu aurretik.

Nire bihotz xumea eten egin da zure ate aurrean.

 

*Kazetaria.

Iruzkina idatzi

Zure e-posta helbidea ez da inoren ikusgai izango. Bete beharreko eremuak  *
*
*