Milioika mahats adar magiko

13.200 hektareako mahasti magiko batean landatutako 40 milioi anduiz osatutako altxorra dauka. Arabako Errioxa, mahasti mataza bat, txirikorda haize bat airean, milioika mahats adar magiko. Upategiak betetzen dituzten, aberastasuna sortzen duten eta ametsak ereiten dituzten mahatsak.

MILIOIKA ANDUI Arabako Errioxan, ehun erraldoien gainean (Argazkia: Josemi Rodriguez).

Begirada zabaltzen badugu, Europak hiru milioi hektarea mahasti eta hamabi mila milioi andui ditu, bai eta ezin konta ahala mahastizain, upategi, ardo eta eguneroko bizitza ospatzeko baliagarria den nektarraren kontsumitzaile kartsu ere.

Alabaina, mahastiak toki gutxi hartzen du landu daitekeen Europako lurzoruaren testuinguruan. Beharbada, %2. Hedapen handieneko unean, nekazaritza eta basozaintza osoaren %2,6 har zezakeen mahastiak Europan.

Horregatik, kopuruei erreparatuta, esan genezake Europa ez dela ardogintzari emana… Mediterraneoko arroan eta lau ibai handiren urertz epeletako mahasti orban eder bezain txiki batzuetan izan ezik.

LUR GAINEAN idatzitako anduiak, Arabako Errioxako hauek bezalakoak (Josemi Rodriguez).

Espainian, kopuruak 1,5 milioi hektareatik 0,9 milioi hektareara jaitsi dira, eta horrek esan nahi du mahastizaintza ez dela beti errentagarria.

Espainiako estatuan mahastiak diru iturri diren eremuak %10 dira gehienez ere. Zergatik igaro da Nafarroako Jatorri Izendapena, azken 40 urteotan, 36.000 mahasti hektarea izatetik 12.000 hektarea izatera? “Mahastia kendu zutenek adierazi dutenez, mahastia ez da beti izaten inbertsio ona”; beraz, horregatik.

ARMADA, soroak bakez betetzen, Euskadin, Europan, munduan.

Alabaina, nabarmentzekoa da Errioxako Jatorri Izendapena errentagarria dela, nola errentagarria den Ribera del Duero, bai eta beste toki batzuk ere: Priorat edo Txakolinaren hiru jatorri izendapenetako upategiak.

Europako beste toki batzuetan, berriz, mahastia oso errentagarria da; esaterako, Frantzian. Han, ezin konta ahala Chateau-z hitz egin dezakegu. Hori, ordea, salbuespen egoera ederra da, Europako 3 milioi hektareatik gorako mahastien jabe guztiek eskuratu nahi luketena.

EUSKAL lurretan, zeru urdinpean, mila urtetik gora fruitu onak ematen.

Munta arranditsuko anduiak, zeintzuen fruituak abestu egiten duen, eta hedatu tabernetan, Euskadiko txokoetako mahaietan, eta udazkeneko eta neguko ostatu epeletan. Milioika andui, poza mundu osoan zehar barreiatzen dutenak.

Non amaitzen dira gure mahasti mugatuak: zure bihotzean, edo ostadarretik harago? Europako mahastia ez da hainbeste izango beste landare eta lurreko fruitu batzuekin alderatzen badugu, baina mahastiaren lore ñimiño horrengatik irrikaz hasperen egiten dute gizakiek… eta jainkoek.

BADIRUDI badaudela mugarik gabeko anduiak, Mallorcako hauek esaterako, zeruertzaren mugetaraino doazenak…

 

XXI. mendea bultzatuz hasperen egiten dute, upategietako alkimia promes bateko hasperen, adiskidetasun … behin eta berriz topa egitera garamatzan izar ikusezin bihurtzen duen sorginkeria delako. Eta beste bat gehiago.

Iruzkina idatzi

Zure e-posta helbidea ez da inoren ikusgai izango. Bete beharreko eremuak  *
*
*