Hautagaitza babesteko hitzen mahastia

UNESCOren Gizadiaren Ondare izateko Errioxako eta Arabako Errioxako Ardoaren eta Mahastien Paisaia Kulturalaren hautagaitzari babesa emateko hitzen mahastia. Besteen hitzak. Hainbat alorretako pertsonak: kultura, gastronomia, kirola,… Hemengo eta munduko pertsonak, euren hitzak idatziko dituztenak. Baita hautzagaitza bultzatzeko elkarrizketak ere, izen-abizenekin. Errioxa eta Arabako Errioxako erkidegoak are gehiago handituko dituen proiektu baten parte izango dira.

Zuk jasotzen nauzu ekaitzaren gainean ibiltzeko Mar 15, 2018

Isilean Arabako Errioxa handi egin dutenak / Eskualdeko haizea zabalduz lekukoa eramaten dutenak

ESKUALDE osoko mahats gainean dantzan aritu ziren oinak azken Mahats Bilketaren Jaian.

Txoriek mokoan hazia eramaten duten bezala, erleek loreak polinizatzen dituzten bezala, horrela gizakiok. Eguzkiaren argia bezala lursailak argituz, ilbetea bezala izarrez inguratua, horrela gizakiok. Kanpai bat bezala landaren erdian, eperraren hegaldia bezala, hodei aldra bat bezala Mendilerroaren gainean aiduru, herriei poliki so, horrela gizakiok.

Argi izpi ikusezin bat bezala bata besteari tiraka, babes, akuilu, adore, eredu… zenbat gizakik erakutsi dioten bidea Eskualde osoari.

Lan isilarekin, izateko eta egoteko moduekin. Amatxoak, aitona-amonak, anai-arrebak, aitak. Herriko bizilagunak. Auzokideak egunero mahastietara joaten, eguzkitik eguzkira. Ausozkoari lagunduz ezbeharraren aurrean, haren bodega bisitatuz, ondoko herriko ardoa eta olioa probatuz.  Elkarri burutik mamuak ateratzen izotz anker eta harri suntsitzaileen aurrean.

FINKAKO urruntasunetik, inausle txikitxo bi ikus daitezke.

Eguneroko zereginak… ogia labean egosten, eguneroko jakiak prestatzen. Hamabostentzat sukaldatzen. Mahats bilketak orpoz orpo. Mahatsen eta oliben nektarra landuz. Lurraren mugaldeetara bidaiatuz. Jota bat abestuz. Aurresku bat dantzatuz. Poema bat errezitatuz. Sinfonia bat konposatuz. Txikitxoen algarei men eginez.

Lehengo egunean baten batek mahastizain batzuen gurasoak zein “handi” izan ziren aipatu zidan. Bere gurasoek bezala, Arabako Errioxa handi egin duten jendeak.

ERLEZ beteriko Eskualde bat, giza erlez beterikoa, nekazariz, ardogilez…

Ia oharkabean egin zuten, baina lan egiteari utzi gabe. Munduko ilusio guztiarekin, herrialde honetan aldatu ziren hainbeste gauza aldatzeko.

KOLEKTIBO bakoitzean, ekintza bakoitzean, estimulu bat, inspirazio bat.

“Zenbat ikasi nuen Samaniegoko harengandik”. “Zenbat Villabuenako beste harengandik”. “Zer esanik ez Bilarreko andre hartaz”. “Ai, Eltziegoko jaun hura, edo Guardiakoa, eta Kripango neska gaztea, Ekorako izeba zaharra edo Labrazako zizeronea”. “Bastidako bikote zoragarri hark egin zuena kontatuko banizu”. “Buradongo famili hori edo Lantziegoko gazte haiek egiten ari direna kontatuko banizu”. “Oionen oliotarako dolarea mantentzen duen horretaz idatzi behar zenuke” edo “Moredan Historia laztantzen duen horretaz”… Eta horrela herri guzti-guztiak aipatuz.

ORKESTRA bat entzuten da, bizitza afinatuz, eguneroko lana musikatuz.

Eskualdea handi bihurtu zutenak, ia oharkabean. Lekukoari irmo eusten diotenak, eskutik eskura pasatuz, gaurtik biharrera,orain dela zapi mila urteko  historiaurreko sua bezala Mendilerroaren eta Ibaiaren artean.

“Zenbat ikasi nuen UAGAn Mañuetako bi anai-arreba gazte horien gurasoengandik”. “bera izan zen nekazarien sindikatuan engantxatzeko arrazoietako bat”. “Neska izan zen euskara maitatzeko inspirazioa”. Edo nobelak, musika, dantza, argazkiak, ai aire zabaleko margolanak… Bizitza, adiskideak. Izatea, adiskideak.

TXIRRISKILEN habia mahatsondoaren eta bere mahats zuriaren gainean, mahastizainaren esku errespetuzkoarekin.

Txoriek mokoan hazia eramaten duten bezala habiara, erleek loreak polinizatzen dituzten bezala. Eguzkiaren argia bezala lursailak argituz… Horrela gizakiok.

Guardia, hiri murgildua Feb 5, 2018

Guardia goian zegoen, Antso Indartsuak eraikiarazi zuen harresiaren barruan. Aitak esaten zidan XX. mende zaharreko 60ko urteetako udazken hartan bere Renault Dauphineren bolantea askatu gabe.

Guardia ikusi nuen lehendabiziko aldia izan zen.

Bilboko POETA New Yorkeko Brooklyn zubian.

José Fernández de la Sota *

Guardiara iritsi, autotik jaitsi eta aitak, lepoan bufanda bat kiribildu eta gero, 60ko urteetako haur batentzat hain harrigarria zen hiribildu hartako ateak kontatzen jarraitu zuen –Mercadal, Harategiak, Paganos, San Joan eta Santa Engrazia–. Sinestezina zen horren guztiaren azpian gehiago egotea.

Segi irakurtzen

Amets batean gordetzen zaitut, Labraza Ene 31, 2018

Labrazaren begirada liluratua, Erdi Eroko begi berberetik egunero jazotzen dena behatzen beti. Aldaketarik gabeko paisaia bera eta beti eta beti ezberdina. “Begirada bategatik, mundu bat” eskaini zuen poetak.

Julio Flor.

LABRAZAKO hiribilduaren begirada horren bidez ametsez betetako mundua sentitzen da.

Segi irakurtzen

Natura Ikasgela Moredan Ene 17, 2018

Eramaten gaituen bizitzaren ibaiko ura…

Egunotan izotza urtu dela eta, Toloñoko mendilerrotik ur kantitate handia jaitsi da Moredarantz. Merezi du borborrean eta zarata handiz jaisten den ura ikustea eta bere soinua entzutea. Ikuskizun bakana da, soilik urtarrilean ikus daitekeena edo, beharbada,euria eta elurra egiten jarraitzen badu, baita otsailean ere.

Paisaiari begira ikasten dugu. Natura une oro mintzatzen da. Egunotan, Moredan, egindako elurra urtzearen ondorioz, eramaten gaituen bizitzaren ibaia ikus daiteke, historiaz betetako leku batean:  Santa Eufemia.

LIZARRAK Moredako presako ur jauzian.

Segi irakurtzen

Euskal Makila, Ardo ona bezalakoa Ene 14, 2018

Zer antzekotasun dute ardo onek eta makilek? Itxuran batere ez. Eta halere…

MAKILA bat Euskal Herriko zerupean … Milaka daude lur honetan!

Goiz hartan Irunen nengoen, Beñat Alberdirekin solasean bere makilen tailerrean –Joxe Alberdi aitonak jarri zuen martxan, eta Euskadiko makila tailer bakarra da–, eta halako batean hitz zehatzak erabili zituen eta nik Blog honetara ekartzea erabaki nuen.

Julio Flor / Irun.

Segi irakurtzen

Gasteiz On-ek Kazetaritza saria eman dio Blogari Jul 19, 2017

Julio Flor kazetariak “egunero Arabaren izena handi egiten duten Arabako Errioxako milaka mahastizain familiei”eskaini die saria.

VITORIA-GASTEIZKO alkate Gorka Urtaranek eman dio saria Julio Flor kazetariari.

2017ko uztailaren 19an, asteazkena, Vitoria-Gasteizko Kazetaritzaren Jaiaren esparruan, Errementari kalean, Gasteiz On Dendarien Elkarteak 2017ko Kazetaritzako Gasteiz On saria eman dio… joan den maiatzean Blog honek argitaratutako artikuluari: “Gasteiz On, Arabako Errioxaren enbaxadorea Vitoria-Gasteizen (I). Elkarteak euskal hiriburuko 600 denda batzen ditu, eta Julio Flor kazetariak ondutako artikuluari eman dio saria. Artikulua hiru erreportajeko serie bateko lehena izan zen, eta modu bizian lotzen ditu Eskualdea eta Hiria, elkar bultzada baten sinergia kontatzen duen kazetaritza lan batean.

Segi irakurtzen

“Kuadrilla honek gogor lan egingo du UNESCOren Aldarrikapenaren alde” Jul 18, 2017

“Arabako Errioxa UNESCOren Mundu Ondare aldarrikatzeko hautagaitza indar handiagoz bultzatzeko unea iritsia da, jakinik hori Arabako Errioxarentzat bultzada garrantzitsua litzatekeela”.

Arabako Errioxa-Guardiako kuadrillaok lehendakari Joseba Fernandez Callejak Blogari eginiko adierazpenak; urrian bi urte beteko ditu karguan.

Duela gutxi Arabako Errioxako ardoaren Ibilbidearen ekimena ezagutu dugu, joan den uztailaren 10ean Arabako Batzar Nagusietan egindako agerraldian eskari bat eginez, “euskal erakundeek Errioxa eta Arabako Errioxaren Ardoaren eta Mahastiaren Paisaiaren Hautagaitzari berriro heltzeko, Paisaia hori etorkizunean UNESCOren Mundu Ondare aldarrikatu ahal izateko.

Segi irakurtzen

“Ez dakit UNESCOk zer pentsatuko duen, baina Arabako Errioxa bakana da” Jul 10, 2017

Elkarrizketa Can Ràfols dels Caus upategiko zuzendari Rosa Aguadorekin. Guardian izan zen, Udako Ikastaroan:

“Espainian ardoaren benetako harribitxiak ditugu… beste gauza bat da saltzen ote dakigun”

“Arabako Errioxan genoman daramazue mahastia”

Qualidés

Rosa Aguadok hogei urte daramatza jada ardoaren munduan, mahastia eta mahatsa errespetatzen dituen Qualides proiektuaren barruan (kalitatea eta Penedes batuta). Qualidesen ingurua errespetatzen duten 14 upategi daude guztira, Penedesen izaera erreibindikatzen, bere nortasuna, lursaila… Arrazoi horiek nahiko dira Ponentzia batekin parte hartzeko, eta horrela egin zuen joan den astean, Guardian, Iraunkortasunari buruz egindako udako ikastaroan.

Segi irakurtzen

“Herritik jaso, herriari itzuli” edo Jul 6, 2017

Nola bueltatu Arabako Errioxari berak eman didana

“Arabako Foru Aldundiko Mahastizaintza eta Ardogintzako Goi mailako Teknikari postua lortu dut”, esan nion harro, eta solaskideak irribarre beteaz erantzun zidan:

.- Lan gogorra, Diputazioa oso gauza serioa eta garrantzitsua da arabar nekazarientzat.da

.- Lasai aitona, egingo dut.

Horrela gogoratzen du aitona Nicolas Larreinarekin orain dela 35 urte izan nuen elkarrizketa; hamarkadatan errepresio frankista sufritutako gudari zaharra zen, Araba sakoneko arabar gogor eta soila, Korreskoa, eta foru erakundearen irudi ezin hobea transmititu zidan.

Segi irakurtzen

Ekora 2017, dantzaren eta ardoaren batasuna Jun 18, 2017

Hitzen Mahastia Blogerako, Mahats Bilketaren Jairako kartel irabazlearen egilearena; Jaia Ekoran ospatuko da, 2017ko irailaren 17an.

Iekora 2017

Maiatz amaiera Bilbon, goiz arrunt bat estudioan. Mugikorrak jo du. Mmm… 945 ezezaguna… nor ote? Moztu egiten da, solaskideak ez dit entzuten, nirekin komunikatu nahian dabilen ahots bat entzuten dut… Halako batean estalduraren kontu hau konpondu beharko dugu. Pare bat dei galdu, birao batzuk, eta azkenean lortu dut Josebarekin hitz egitea.

Naiara De Miguel*

Segi irakurtzen