Lore bitxi bat Jainkoarentzat ernamuintzen

Izenburuko ‘Lore bitxi bat Jainkoarentzat ernamuintzen ardoari buruzko bertso bat da, Charles Baudelaire frantziar poetarena. Edatera gonbidatzen du. Ardoaren arima non bizi den galdetzera.

Lore bitxi bat Jainkoarentzat ernamuintzen

Poetak zioskun ardoa lurrez egina dela, gauez, izerdiz, aguzkiz… Hortxe ditugu aitzurra, nekazariaren eskuak, lurra, errenkada eta moldeatutako ildoa. Sutondoan esandako kontuak. Euri eta uzta emankorren ametsak. Udako eguzki itogarria. Argi itzalezina.

Lore bitxi bat Jainkoarentzat ernamuintzen

Ondorioztatzen dugu –ezin dugu jakin– arima Paisaian egon daitekeela, lurrean, mahatsondoan, mahats alean, bodega auzoetan. Uraren kantuen kanta ureztagailu ikusezinezkoetan. Dolarean, belaunaldiz belaunaldi zehatz eta hunkituta jauzika dabiltzan irakaspenetan.

Lore bitxi bat Jainkoarentzat ernamuintzen

Ardoaren haziera eta gizakien haziera. Arima eta ondarea, ilargiaren begipean ikusgai.

Lore bitxi bat Jainkoarentzat ernamuintzen

“Ardorik ez dagoen lekuan amodiorik ez”, utzi zigun Euripidesek orain dela 2.500 urte. Arima Historiaren ontzialdaketan egon daiteke. Digeritzeko, ongi irakurtzeko, espiritu eta artez janzteko, abesti eta dantzaz musikatzeko.

Lore bitxi bat Jainkoarentzat ernamuintzen

Zaindutako eta eskuz esku aldatutako mahatsondoan, mendez mende, mugaz muga. Arima erromes izan daiteke, immigrante, nomada, marinel. Arima likidoa.

Lore bitxi bat Jainkoarentzat ernamuintzen

Barrika edo upeletik harantzago doa, botila lotietatik harantzago, kopetatik, ezpainetatik harantzago.

Lore bitxi bat Jainkoarentzat ernamuintzen

Ardoaren arimak gizakion bularra bilatzen du, izarren maitalearen bihotza, bonba ñimiño bat, ukabil bat bezalakoa, zeinak odola mugitzen duen, azken helmuga, bere arima urtuz, eta, azkenik, giza arimaren portuan sorberrituz.

Cervantesek zioenez, ardoa “itsasoan garraiatzen bada, lurmutur batetik bestera, ez dago berdinduko duen nektarrik”.

Lore bitxi bat Jainkoarentzat ernamuintzen

Ardoa, beti bizitzaren alde. Lore bitxia, lurraren zulo brodatuetan lo, paradisuaren ateetan, hain zuzen ere hortxe ernamuintzen, zure eta zure eta zure baitan… zure arima goratzeko.

Iruzkina idatzi

Zure e-posta helbidea ez da inoren ikusgai izango. Bete beharreko eremuak  *
*
*