Kanpaien esanetara

Ez dakit beste leku batzuetan nola egiten duten, baina mahastien eta ardoaren Eskualdean usoek kanpaipean egiten dute habia, eliza altuetako dorreetan.Han gorteiatzen dute, han ugaltzen dira.Eta kanpaiak jotzen dituztenean, usoen hegaldia dilin-dalan sakabanatzen da.

Arabako Errioxako herrien joanera barean, astelehen edo astearte bakarti baten goxotasunean, haizearen zurrumurrua daiteke, iturrien marmarioa, Mendilerrotik Ebrorantz jaisten diren errekastoen marmarra… baita azken artaldeen maraka ere.

Julio Flor.*

Bat-batean, soinu guztien artean, indartsu goratzen da kanpaien hotsa jotzen dituztenean.Bere notetan otoitz bare bat dago, fededunak beren baitara biltzera deituz.“Kanpai bare batek –idatzi zuen Federico Garcia Lorcak– definitzen du goiza”.

Kanpandorretik agertuta, zentinela bailiran, kanpaiak mendeak igarotzen ikusi dituen dorrearen begiak dira, etengabe joz, taupada etengabea, deiadarka… euren sonatarekin, melodia alderrai.

Mendetan zehar, Eskualdeko kanpaiak oso lotuta egon dira lurraren bizitzari.Antzina, eguerdiko 12etan, Angelusa jotzen zen… Guardian, eguerdian kanpaiak jotzen zituenari “Robasarmientos” (mahatsondoen lapurra) esaten zioten, ordu horretan nekazariak lanari utzi eta egurretara joaten zirelako, sua egin eta bazkaria prestatzeko, mahastiaren ondoan.

Orduan goizaldean jotzen ziren kanpaiak, Laudesa; eguerdian Angelusa, eta iluntzean Nona.Monasterioetako otoitzekin batera izaten zen…Arabako Arte Ederretako museoan koadrozoragarri bat dago, Ignacio Diaz de Olano arabarraren margolan bat, zeinean nekazari batek lana eteten duen, txapela erantzita, jorratzen ari den lurraren gainean, idiak gelditurik, Angelusa errezatzeko.

Garai hartan bizitza eta erlijioa elkarrekin zihoazen.Gaur egun, biak independizatu egin dira. Kanpaiak jada ez dira entzuten egunero hiru momentu horietan.Hori guztia, eta beste ohitura asko ere, historiara igaro dira.

Orain, jotzen direnean, mezatara deitzeko baino ez dira jotzen.Lehenago… norbait hiltzen bazen lantua joz entzuten ziren, eta nekazariek bazekiten hildakoa gizona, haurra edo emakumea zen.  Joaldiak desberdinak ziren.

Sute bat zegoeneanere jotzen zen, alarma errepika berezi batekin.Hildakoen mezetarakosoinuak ere bestelako erritmobat zeukan.

Kanpai jotzaileak sokekin interpretatzen zuen bizitza erlijiosoa, kanpaiei txantxangorriei bezala hitz eginaraziz, hildakoen alde otoitz eginez, desgrazia bategatik lantua joz, edo bizitzaren aldeko aldarria eginez. Erritmoa zuten, melodia, diskurtsoa.

Dagoeneko inork ez dio sokari tira egiten kanpaia jotzeko.Botoi bati ematen zaio, eta, besterik gabe, jotzen dute.Kanpaien hotsa.Jotzen jarraitzen dute.

A, ondare immateriala, isil-isilik badoalarik…Zaharrek kontatzen dutenez, Arabako Errioxako herri guztietan, kanpandorreko kanpairik handienari GARBANCERA esaten zitzaion, jai bezperetan jotzen zelako, eta hurrengo egunean etxean denek txitxirioak azarekin jaten zutelako (igandeetako bazkaria zen).

Esan dut handik dagoeneko ez dela ezer geratzen… baina, halere, gure zahar askoren memorian entzuten da taupada hura.Eta, horrenbestez, leku batzuetan bizirik jarraitzen du, Arabako Errioxan bezala.  Memorian aurkitu daiteke, eta airean esekita, lainoa bezala, Mendilerroan pentsakor pausatzen denean.

Joan den maiatzaren 16an bi kanpai berri instalatu zituzten Guardiako San Joan Bataiatzailearen elizan, 298 urte zuten beste batzuk ordezteko.Kanpai haietako bat, 1721ekoa, kanpandorretik lurrera eta txiki-txiki eginda geratu zen… Zorionez, inork ez zuen minik hartu.

Orain zera galdetu nahi dizut, zer sentitzen duzu Arabako Errioxan kanpai baten hotsa eta oihartzuna entzuten duzunean?

Eta zurekin konpartitu nahi dut pentsatzen dudana, kanpaiek isiltasunaren sakonean inspiratzen nautena.Bizirik nagoela sentiarazten naute, une horretan hitz egiten ari zaizkidala eta deika ditudala.Soinu hori arnasten dut, eta aingeruz betetzen zait ahoa, bihotzak bizkortu egiten du erritmoa eta nire oinak arinago doaz.“Bizirik, bizirik gaude!, ospatzen dut nire baitan.

Jira-biran dabiltza San Joan Bataiatzailearen dorrean jaio berri diren kanpaiak.Kanpandorrera agertu direlarik, harresi barrura sartzen ikusi naute.Euren soinuarekin bataiatzen gaituzte.Iruditzen zait egun hau errepika ezina dela esaten digutela, egunero, ez dela honelako beste egunik izango.Aprobetxatzeko…

Zuk uste ez duzun arren, kanpaiek gauza asko esaten jarraitu dezakete.Pentsatzen geratzen bazara, eta kanpaiei erreparatzen badiezu, zaharrek edo zurezko adatsa duten jaioberriek, poema bat errezitatuko dizute egunero.

 

*Kazetaria.

Iruzkina idatzi

Zure e-posta helbidea ez da inoren ikusgai izango. Bete beharreko eremuak  *
*
*