“Jainkoak Arabako Errioxan egin zuen siesta”

 

“ESKUALDE HONETAN DAGO GURE ESENTZIA”

Beste asko bezain grinatsu eta emana, Bastidako Carlos Fernandez Gomez mahastizain eta ardogileak hainbeste maite du bere lurra, Ardoaren eta Mahastiaren Paisaian izaki kreatzaile baten presentzia sentitzen du. “Zaila da Eskualde honetan ardo txarra egitea”, dio Upategien Elkarteko gaur egungo lehendakariordeak. Arabako Errioxa, bere iritzian, Errioxa JIko lurrik onena da. Elkarrizketatxoa bideoan grabatu genuen Bastidako lekutik oso hurbil dago, Barranco del Oson, bere mahastien zati bat.  Bertara ekartzen ditu bere inportatzaileak erakusteko “zertan hitz egiten dugun esaten dugunean lare hauetan dagoela gure esentzia, Mendilerroaren eta Ebroren artean”. Hitz hutsak baino zerbait gehiago dira. Eta nolako indarrez ahoskatzen dituen sentitzeko, elkarrizketa txiki hau ikusi eta entzun besterik ez da egin behar.

Iruzkina idatzi

Zure e-posta helbidea ez da inoren ikusgai izango. Bete beharreko eremuak  *
*
*