Gutun irekia Laura Perez Borinaga alkateari Manuel Quintanoren 200. urteurrenean

Laura agurgarria:

Zalantzarik gabe jakingo duzunez, aurten Manuel Quintano jaun bastidar itzaltsuaren heriotzaren berrehungarren urteurrena ospatzen da; hark, Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen laguntzarekin, Arabako Errioxako jakituria enologikoa irauli zuen, eta XVIII. mendearen amaieran “Rioja” berria sortzen lagundu zuen, zehazki 1786an, ia ehun urteko aurrea hartuz lehen Riscal-Pineaud ardo hari.

Miguel Larreina González*.

Diotenez, koadroak Manuel Quintano irudikatzen du, baina uste dut anaia Diego dela, quintanotarren maiorazkoa.

Ez dakit zer-nolako planak izango dituzuen efemeridea ospatzeko, ez dakit gaur egungo bastidar gazteentzat Manuel Quintano heroi bat den, gu bezalako teknikari zaharrentzat den bezala, edo ahaztutako pertsonaia den, plazatxo bat, ardo marka bat edo apartamentu turistikoen eraikinaren izena baino beste ezer ez. Ez daki, testu “ofizial” batzuek dioten moduan, Burgosko apaiztzat jotzen den, edo Gasteizko agintariek Arabako seme kuttuntzat duten eta kale bati izen hori jarri dioten.

Bastidako Jasokundearen parrokian bataiatu zuten Manuel XVIII. mendearen erdialdean.

Ez dakit, baina, edonola ere, zure esanetara jartzen gara nahi duzunerako, eta aurreratzen dizkizut urteurrena ospatzeko prestatzen ari garen proposamenak, aurrekari hauek kontuan hartuta:

1.- Efemeridea, lehenik eta behin, geure jai bat da, teknikariena, enologoena, zientzialariena, kulturaren jendearena, hori adierazten duelako Manuel Quintanok Bastidatik Bordelera egin zuen bidaia iniziatikoak, 1786an: zientzia, kultura, aurrerabide zientifikoak…

2.- Arabako Errioxa-Sonsierrako jai handi bat ere bada, eskualde guzietakoak zirelako Quintanoren proposamenak babestu zituztenak, ardoa “Bordeleko estilora” egiteko. Eta Manuel lortu nahi zituen helburuak kolektiboak zirelako, soilik eta bakarrik ardoaz bizi ziren herri haiek zituzten soberakinen arazoa konpontzeko.

3.- Jai handi bat da, ez soilik errioxar ardoaren esparruarena, baizik eta euskal esparru kultural osoarena, izan ere, ardoa egiteko metodo bordelesaren azterketa eta defentsa, eta bere emaitzen dibulgazioa, hein handia batean Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen ekintzari esker egin zen, 1786an honela deskribatzen zigularik bastidar gaztea:

Quintano sendiaren etxea, Bastidako erdigunean.

“Arabako Errioxako elizgizon ilustratu bat ia bere kasa ikasi nahi zian zuen Bordelen nola egiten zuten beraien ardo ospetsuak, eta hiri hartara joan zen pertsonalki…”. Eta metodo bordelesari jarraituz lortutako lehen ardoari buruz, 1787an: “Orain arte Errioxan ikusi den ardo oso gozoenetako bat atera da… eta leku guztietan ardo horren bikaintasunari buruzko kontzepturik handiena eratu da”.

4.- Ardogileen jai handia ere bada, quintanotarren klan familiara horixe baitzen, maila “ertaineko” ardogileak. Eta klan familiarra diot, enpresa ez zelako izan bakarrik Manuel Quintanoren eginkizuna, baizik eta haren hiru anai-arrebena (Lorenza, Diego eta Jose), eta Andres Thosantos Paternina (Bastidako alkate izandako abokatua) eta Manuela Amurrio koinatuena, baita ere Eskualdeko lagun min batzuena ere, haietako batzuk Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko kideak izanik, tartean Manuel Ceballos, Jose Ramirez de la Piscina…

Quintano anai-arrebek Euskadiko herririk aberatsenetako batean igaro zuten haurtzaroa.

5.- Eta, jakina, Laura, jai handia da zuentzat, Bastidarentzat , “film” hartako protagonistetako asko Bastidako seme-alabak zirelako, “atrezzo” guztia (mahastiak, mahatsa, bodegak…) Bastidakoak zirelako, garai hartan eskualdeko herri ardogile nagusia zen Bastidakoak, Euskadiko herri aberatsenetakoak.

Beraz,  ez gara jai unipertsonal batez ari, baizik jai kolektiboa batez, XVIII. mendeko Bastida hura, bere historiako une gorena sorberrituko duen jaiaz, bere testuinguru politiko eta sozioekonomikoan kokatuta… Quintanoren garaian gauza asko gertatu zirelako.

Bastida Errioxako herri ardogilerik handiena zen, urteko 4 milioi litro ingururekin.

Hainbeste galderari erantzun nahi diegu! Nola bihurtu zen Bastida XVII. mendeko lehen erdialdean Rioxa ardoaren salmenten liderra, totalaren %10 eginez, gaur egun %2 baino ez delarik? Nola eragin zuen horrek 450 familia inguruko herri txiki batean? Zergatik egiten dute eskualde osoko hemezortzigarren mendeko etxe multzo armarridunik ederrena?

Nola eragin zuten Adiskideen Elkarteko fundatzaile ospetsuek, esaterako, Felix M. de Samaniego guardiatarrak, Quintano anai-arreba gazteengan? Zalantzarik gabe, zirrara eragingo zien, gaur egun eragiten digun bezala, fabulistaren argitasunak, 1770ean txosten iragarle hura landu zuenean Adiskideen Elkarteko lehendakariarentzat, “Errioxako gaitzei”buruz: “Herrialdea ardoaren produktura mugatuta, eta generoaren irteera oztopatuta, bere ugaritasunagatik, merkealdia iristen da…”.,

Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak sari bat ezarri zuen soberakinak konpontzeko ideiarik onenak ematen zituenarentzat.

Zer gorabehera klimatiko gertatu ziren XVIII. mendearen bigarren erdialdean soberakin egoera luze hura eragiteko? Hamarkada haietako muturreko lehorteak Bastidari eta Sonsierrako gainerakoei tempranilloaren monopolioa kendu zien? “Euskadin zer egoera sozioekonomikok larriagotu zuten soberakin egoera hura eta ardoaren prezioa hondoratu?

Zergatik sortu zen hain zuzen ere Bastidan “Errioxako ardo berria” bastidar baten eskutik?  Nola eragin zuen horretan guztian Adiskideen Elkarteak 1785ean iragarri zuen sariak, “eskualde hau lehengoratu eta zoriontsu egiteko egindako bitartekoei buruz ondoen idazten zuenarentzat, zehazki, ardo uzta ugari-ugari horri irteera emateari dagokionez”?

Quintanok Bordelera joan eta eredu bordelesa Arabako Errioxara egokitu zuen.

Zergatik kolonia hispanoamerikarrei saltzea bihurtu zen Arabako Errioxa-Sonsierrako ardogileen alternatiba bakarra? Zergatik ardo bertako tradizionalak ezin zuen jasan Amerikako bidaia? Zer egin zuen Manuel Quintanok hori konpontzeko? Nola lortu zuen 1790ean erregearen baimena?:

“Erregeak atsegin handiz ikusi du berorrek egindako eskaera Amerikarantz abiatzeko eta ardoaren kontsumorako saltzeko, Bordelekoa egiteko metodoari jarraituz berorrek lortu duelarik Bastidan egitea, berorren Aberrian…”.

Kontua da Amerikara 605 gurbil (10 upel handia) eta 1.200 botila (Arabako Errioxako lehenengoak!) esportatzea lortu zuela. Bi hilabete inguru iraun zuen bidaia hartako oztopoak, lehendabizi idi gurdietan Kantauri itsasoraino, eta ondoren “Natividad” ontzian, ongi kontatzea merezi duen epopeia izan ziren.

Zahagia jada ez zen egokia ardoa garraiatzeko: barrikak eta botilak.

Zer harreman dago Quintanoren arrakastaren eta 1789ko Frantziako Iraultzan Bordeleko ardoak zuen krisi larriaren artean? Nola sortu ziren proiektuaren aurka jarri zirenak, hasierako arrakasta erabateko hura ikusita? Oposizio hura mende aldaketako krisi ekonomiko larriarekin justifikatu zen? Nola eragin zuen horretan guztian Napoleonen inbasioak eta frantziar gudaroste militar garrantzitsu bat Bastida “xarmantean” kokatzeak? Gerraren ondoren Quintano frantsestu zelako zigortu zuten, eta Laudiora “atzerriratu”, hil zen arte?

Finean, Manuel Quintanoren bizitzarekin mende aldaketa bortitz hura biziberritu dezakegu, Bastidaren eta Arabako Errioxaren paisaia bitikola, kultural eta arkitektonikoa eratu zuen garaiaren, gaur egun ikusten dugun moduan, eta ondorengo krisi handiaren artean, zeinak, salbuespenak salbuespen, gure ardogileei erasan zien bi mendetan zehar.

Ardo “berriak” dagoeneko bidaia luzeak jasan eta urruneko merkatuak konkistatu zitzakeen.

Eta, Quintano gogoan, “ilustratu” bisionario batzuen ahalegin alderrikakoaren balioa jarri dezakegu agerian, ahaztutako altruista batzuen epika kantatu dezakegu, “porrotez porrot” azken garaipenera arte joan zirelarik ,eta garaipen hori izanik gaur egun, esaterako, omenaldi xume bat, eskerrik asko bat, ez baitu graziarik erregetxo absolutista bat izatea aitortu zuena Quintanok “Bastidaren, bere aberriaren” alde lan egin zuela.

Zure esanetara geratzen naiz.

miguel.larreina@gmail.com

Iruzkina idatzi

Zure e-posta helbidea ez da inoren ikusgai izango. Bete beharreko eremuak  *
*
*