Guardiako isiluneak

Zoaz Guardiara asteburu batean.Guardiako Erregeen Andre Maria atari polikromatuaren Guardia, Urmael Zeltiberiarrarena, Hiribilduko Erlojuko dantzariena, Abade Dorrearen Guardia zentinela, Samaniego jauregiaren Guardia, kalexkena…  

Julio Flor.

GUARDIA jaietan, poz betean.

Jende uholde bihurtuko zara, abestien laku, murmurio itsaso, otoiz kolektibo, turisten zalaparta benetako zerbaiten bila.

Joan maiteminduentzako txokoen Guardiara.Brodatu zuloetan murgilduriko taupadarena.Bodega historikoena.Harresi irekietako Guardia.

Arnastu Erdi Aroko haizea musika bihurtutako muino ederrean.Joan asteburu batean, jendea egongo da, bizitzaren alde topa egiten duen algara.Ardo on kopa bat jaso dute zerurantz.Jendetza azti lan baterako…

ASTELEHENA, Guardia isiltasun sakontasunetik zuri hitz egiten. Aditu…

Ez joan Guardiara neguko astelehen, astearte edo asteazken zuri batean.Ez joan Historiaren isiltasuna entzuten denean.Utzi, beste batzuk izan daitezela Guardia konfesatzen ari delarik entzuten dutenak.Astelehen, astearte, asteazken edo, are, ostegun batean Guardian hitz egingo dizute.Harriek irribarre egingo dizute.Haizeak hiribildua laztantzen du, eta berdin egingo zurekin, zure gogoetak urrumatuz.

Astelehenarekin, Guardia harrotu egiten da.Hainbat hektareatako hiribildua da Mendilerroaren pean kanpai solo bat joz.Harriak harrien gainean, behinola arbasoen bularrean pilpiratu ziren sentimendu pilatuak, San Joan Dorrea hazten ikusi zutenenak.

ATARIKO koloreek margotuko dute zure arima astearte batez, asteazkenez, Guardian.

Asteartean ustekabea gertatuko da, inguruko olibondo bakanek lehen lorea oparituko dizute.Asteazken batean aparteko zerbait gertatuko da, fabulistak zure buru barrutik bere bizitzaren istorioa kontatzen dizunean.

Zoaz Guardiara asteburu batean, edo jaiegun batean.Zoaz, ume batek bezala gozatuko duzu.Zoaz.

Utzi beste batzuk berako isiluneetan barna ibil gaitezen.Zeure izanari bizitza ematen dioten isiluneak, zuri hitz egiten, xuxurlatuz, hainbeste espero zenuena esaten dizutelarik.

ASTELEHEN batean itzuliko da Olentzero, enarak bezala, zure kristalak jotzera.

Zer?

Zoazte Guardiara, astelehen, astearte, asteazken edo, are, ostegun zuri batean, ez dadila oporretan izan.Jai betea izango delako zure bihotzean.

… Aldentzen zarenean, ez ahaztu Guardiako isiluneei eskerrak ematea.

Iruzkina idatzi

Zure e-posta helbidea ez da inoren ikusgai izango. Bete beharreko eremuak  *
*
*