“Ez dakit UNESCOk zer pentsatuko duen, baina Arabako Errioxa bakana da”

Elkarrizketa Can Ràfols dels Caus upategiko zuzendari Rosa Aguadorekin. Guardian izan zen, Udako Ikastaroan:

“Espainian ardoaren benetako harribitxiak ditugu… beste gauza bat da saltzen ote dakigun”

“Arabako Errioxan genoman daramazue mahastia”

Qualidés

Rosa Aguadok hogei urte daramatza jada ardoaren munduan, mahastia eta mahatsa errespetatzen dituen Qualides proiektuaren barruan (kalitatea eta Penedes batuta). Qualidesen ingurua errespetatzen duten 14 upategi daude guztira, Penedesen izaera erreibindikatzen, bere nortasuna, lursaila… Arrazoi horiek nahiko dira Ponentzia batekin parte hartzeko, eta horrela egin zuen joan den astean, Guardian, Iraunkortasunari buruz egindako udako ikastaroan.

Qualides elkartea 2004. urtean sortu zen. Lehenik eta behin, kalitateko ardoen tipologia bat defendatzen dute, Penedes barruan entzutea duen ardoa. Bigarrenik, dena modu iraunkorrean, bakoitza bere estiloan, bere baldintzekin eta bere izaerarekin, baina Ingurumenagatik, iraunkortasunagatik, Paisaiagatik, hondakinengatik… arduratuta.

Qualidés

Iraunkortasunagatik, “eta hori kontsumitzaileei, preskriptoreei eta joaten garen lakuetako guztiei helarazten saiatzen gara. Elkartearen beste hanka Paisaia ezagutaraztea da, upategiak, orain Enoturismo esaten zaion hori, baina esperientzia pertsonalizatuetatik abiatuta, hurbileko produktuekin”.

.- Komunikabideetan oihartzun ona aurkitu duzue?

Gure helburua da hainbat mahastizain ardogile elkartzea: maila komertzialean lehiakideak garen arren, pertsona mailan adiskideak gara, eta egiten dugunaren gainean kezkak eta grina partekatzen ditugu, lurraren gainean. Oihartzunik? Egia esan, ez gara maiz agertzen, bakoitzak nahikoa baitu bere proiektua aurrera ateratzearekin.

.- Nolako ekintzak egiten dituzue elkarrekin?

Qualidés

Batez ere ardo dastaketak, egiten duguna ezagutarazteko. Zabalkunde jardunaldiren bat antolatu izan dugu kezkatzen gaituzten gaien inguruan, eta gauza berritzaileak egin ditugu, dastaketa dibertigarriekin ardoa kontsumitzailearengana hurbiltzeko… baina ezin dugu egun osoa komunikazioan eman.

.- Hamalau upategi horien artean daude…

Albet i Noya, Can Feixes, Can Ràfols dels Caus, Castellroig, Gramona, Jean Leon, Mas Candí…

.- Nolakoa da zurea, Can Ràfols dels Caus?

Oso proiektu pertsonala da, bakarra inguruan, gutako askok egiten dugun bezala, paisaia bat botila batean transmititu nahian. Azkenean, nork bere ingurunea interpretatzen du, eta askotarikoa da, Penedes askotarikoa delako, upategi batzuk itsasertzean egonik eta beste batzuk ia 700 metroko altueran, orientazio desberdinekin, terroir desberdinekin, aldaera desberdinak lantzen ditugu, bertako aldaera ahanzturatik erreskatatzeko nahiarekin, eta, azkenean, partekatzen duguna da nork bere ingurunea interpretatzen duela.

Qualidés

.- Zer esan nahi du zure bodegaren izenak?

Ez da oso izen komertziala, badakit. 1400eko Caus familia aipatzen du; ez zuen oinordeko maskulinorik izan, eta orduan Caus andre bat geratu zen, Katalunian Pubilla esaten zaiona, eta Rafols batekin ezkondu zen, eta hortik abiatzen da errespetatu nahi izan dugun izena. Caustarrekin ezkondu ziren rafolstarren etxea litzateke.

Hogeita hamarreko urteetan Esteva familiak erosi zuen, eta Ca Esteva izena jartzea bazeukan, gogoratzen errazagoa delako, baina izen historikoa mantendu nahi izan zuten.

.- Zer rol jokatzen duzu?

Orain dela 3 eta erditik hona zuzendaria naiz. Zuzendari-gerentearen moduko bat, edo alma materraren, Carlos Estevaren, eskuin eskua. Lehenago beste upategi batzuetan aritu izan naiz, 20 urte bete baititut ardoaren munduan. Oso azkar igaro diren 20 urte.

Qualidés

.- Zer du ardoaren munduak denbora ziztu bizian doala sentiarazteko?

Uuf!,tira handia dauka.  Ni txiripaz sartu nintzen, inoiz ez bainuen pentsatu zeregin honetan jardutea. Azkenean, esango nuke produktu gutxik transmititzen dutela hainbeste: pasaia bat eta ulertzeko modu bat, bizimodu bat, proiektu pertsonalak badira eta ez proiektu komertzial industrialak.

.- Lehen esan duzu jendaurrean “egunean hiru aldiz” planteatzen diozuela zeuon buruari “Penedes JItik ateratzea”.

Hori nire ikuspegi pertsonala da. Kontua da Kontseilu Arautzaileak XX. mendearen erdialdean sortu zirela, une hartan zentzu handia zeukan eginkizun bat betetzeko, artean ardoa soltean saltzen zen herrialde batean, eta orduan ardo bereziak zituzten eskualdeak berezi behar ziren,  balio erantsia emateko.

.- Esan nahi duzu Kontseilu Arautzaileek jada ez dutela hainbeste zentzurik?

Denborarekin, Kontseilu Arautzaileek –euren borondaterik onenarekin– beraien dinamiken preso amaitu dute, pseudo-administrazio baten preso, eta dagoeneko ez dira gai jada ezin ditugula erantzun berberak eman, galderak aldatu egin direlako. Eta, besterik gabe, garaietara egokitu beharra dago.

Qualidés

.- Desfasatuta daude?

Ez dira betetzen ari sorrerako eginkizuna, hau da, kalitatea bermatzea eta jatorri izendapen baten txapelaren azpian, eta hori leku guztietan gertatzen da, Errioxan zein Penedesen; bi euroko zein ehun euroko ardoak daude, eta askotan ez dute transmititzen tipizitate bat, ez dute gauzak ongi egin izanaren bermea ematen. Saski-naski horretan ez gaude eroso.

.- Zenbat hektarea ditu Penedesek ardo ekologikotan?

Proportzioan, mahasti ekologikoko hektarea ziurtatu gehien  dituen JIetakoa da. Penedes JIari atxikita ia 4.000 hektarea dira, eta horietatik ia %50 ekologikoak dira, horretan aitzindariak baikara.

.- Arabako Errioxako ardogile batek, Casa Primiciakoak, Blogean defendatu zuen Arabako Errioxan bereizketa ardo ekologikoaren bitartez egin behar litzatekeela.

Une honetan Espainian lursaila birbalorizatzeko mugimenduak daude, oso garrantzitsuak, gertatzen ari zaiguna delako mahasti harrigarriak ditugula, oso historia luzearekin, benetako altxorra diren aldaerekin…

.- Baina…

Ba, hori, ‘mundu zaharreko’, Europako ardorik merkeena saltzen ari garela, esportazioen batez bestekoa euro eta piko izanik. Alegia, zerbait gaizki egiten ari gara, oso gaizki, ez bagara gai Espainiako JIetako ardoaren historiari bere balioa emateko.

Qualidés

.- Lehengo egunean, ardogile batek, Ainhoa Ruiz de Viñasprek, kontatu zigun Londresko klub dotore batean ari zela lanean, non botila ardoa 1.000 euroan saltzen zen… eta horietatik bakar bat ere ez zen Espainiakoa.

Gure ereduak ez du zertan ardo espekulatzaile edo elitista horietakoa izan, Rothschield andreak esaten zuen jada, “ardoaren munduan ikono bat sortzea oso erraza da, lehen berrehun urtean izan ezik”.

Frantziako leku batzuetan gu baino askoz aurrerago dabiltza aspaldi, eta euren historiaren haritik ardo batzuk gailendu egin dira, Errusiako tsarrek edaten zutelako, edo dena delakoagatik. Guk ez diogu eredu horri jarraitu nahi, baina bai lursailari balioa ematea, berezitasunari, egiteko modu batzuei. Eta are gehiago, ardogilearen nortasuna botila batean islatzea.

.- Zure ikuspegitik, zein erronka dauka ardoaren munduak XXI. mendeko Espainian?

Qualidés

Erronka nagusia globalizazioa da. Gero eta ardo gehiago egiten ari dira munduko gero eta leku gehiagotan, eta, erne, txinatarrak sasoi betean sartzen direnean. Prezioan ez gara lehiatuko. Guk zer eskaini dezakegu? Historia, nortasuna… eta horrek hunkitzen zaitu ardo batzuk probatzen dituzunean, benetako harribitxiak dastatzen ari zarela jakiteak, ale bakanak. Hori badaukagu… beste kontu bat da merkatari txarrak garela.

.- Zer iruditzen zaizu Arabako Errioxa?

Nik ezagutzen nuen Arabako Errioxa, jakina. Paisaia paregabea iruditzen zait.

Ez dakit zer pentsatuko duen UNESCOk, baina uste dut ez dela sentiberegia izan behar dela konturatzeko mahasti honetan, atzean Toloñoko Mendilerroa duela, ingurune bakan baten marabilla duzuela, eta horrek berez du balioa, baina gainera merezi duen titulua eman behar zaio.

Qualidés

Zer iruditzen zaidan Arabako Errioxa? Antzinatik datorren historia bat duen Eskualde bat, ardoarekin mila urte baino gehiagoko harremana duena.

Arabako Errioxan genoman duzue mahastia, eta historia horrek, dibertsitate eta tipizitate markatu hori balio bat da globalizazioaren barruan.  Ez dago Arabako Errioxakoa bezalakorik.

.- Zuen historian, Penedesetik, non jarri nahi duzue indarra Qualidesen elkartuta zaudetenok?

Gure arbasoak bistatik galdu gabe, gauza handiak egin baitituzte, eta Errioxa edo Penedes izena mapan jarri duten bodega handi guztiak bistatik galdu gabe, arreta handia jarri behar zaie gazteei (-hitzak azpimarratu ditu-).

Begirada mahastira eta lurra lantzera zuzentzen ari diren gazteak, non lehenago ez baitzuten etorkizunik ikusten. Orain gazteak gauza sinestezinak egiten ari dira, mahastiaren aldeko grinarekin, enologian eta mahastizaintzan prestatu eta gero, Penedesen sekula iritsi gabeko eremuetara joanez. Eta beste gauza bat esango dut: gazte horiei gauzak erraztu egin behar zaizkie, eta ez gara egiten ari.

Iruzkina idatzi

Zure e-posta helbidea ez da inoren ikusgai izango. Bete beharreko eremuak  *
*
*