“Euskal Herriaren bihotza kopa bat ardotan”

Lehenago abiatu Euskadirantz Coloradotik (AEB), eta gero kontatu zehatz-mehatz Arabako Errioxan izan duzun esperientzia.

GUARDIA ardo kopan, Ysios upategi barrutik (ARGAZKIA Kellyn Reed)

Kellyn eta Evan Reed estatubatuarrek Euskadi bisitatu dute, ondorioztatzeko “lurralde honen Historia, Kultura eta bihotza Arabako Errioxako kopa bat ardotan dastatu daitekeela”.

ESTATUBATUAR bikoteak selfie bat egin zuen Baigorri upategian, Samaniegon.

Kellyn ReedekColoradoko bidai agentzia bat zuzentzen du (AEB), eta ibilbide enologikoak antolatzen ditu Europan eta Asianbarrena.Estatubatuarra senarrarekin berriki izan da Eltziego, Samaniego eta Guardian, eta, agentziara itzuli bezain pronto, bere bezeroei gomendatuko dizkie helmuga horiek –Europako beste batzuen artean– , zehatz-mehatz.

Honela kontatuko dugu.Kellyn Reedek lehendabizi ardoak dastatu eta edaten ditu.Ondoren, arima hunkitu diotenak gomendatzen ditu.Halaber egiten du bisitatzen dituen lekuekin.Bidai agentziako bezeroek egiaztatuko dute aholku ematen dien pertsonak ondo dakien zertan ari den.

EVAN eta Kellyn Reed Marques de Riscal hotelean, Eltziegon.

Bidaia bat gomendatu aurretik, Kelliyn Reedek sakonki bizitzen du, eta bertatik bertarako bizipenak gordetzen ditu.Lekuak bisitatzen ditu, hotelei buruzko oharrak idazten ditu, upategi batzuetako ardoei buruzkoak, barrualdeko zein kostaldeko paisaien zertzeladak… eta argazki ugari egiten ditu.Bidaia disfrutatzeko da…Eta ondoren kontatzeko.

Kellyn eta Evan Reed aurten Arabako Errioxa bisitatu duten estatubatuar ugarietako bi dira.Eltziego, Guardia eta Samaniegoko hainbat bodegatan izan ziren.

HAUEK eta beste irudi asko izango dira bidai agentziako bezeroei erakutsiko dizkietenak.

EltziegonMarques de Riscalen izan ginen, Gehryren obra bikaina ikusten, jan eta bertako ardoak edan eta hotelean lo egiteaz gain.Guardiahiribildua ere bisitatu nahi izan genuen, eta Ysios upategia, hurbiletik ikusteko Calatravaren lana, Mendilerro sekulakoaren pean.SamaniegonBaigorri upategiaren barruan egon ginen”.

Asia eta Europan barrena egindako bidaia enologikoak dira.Ardoaren munduan zehar bidaiatzearen elementu komunarekin.

COLORADOKO bikotea Calatravaren eraikinaren eta Toloñoko Mendilerroaren aurrean.

Oraingoan, Kellynek Europara bidaiatzea erabaki zuen, Evan Reed senarrarekin batera, Donibane Lohizune, Donostia, Arabako Errioxa, Bilbo, Plentzia (bertan ezagutu nituen, Borja Sarachoren “Crusoe Treasure” urpeko bodega bisitatzen) eta Gaztelugatxeko San Juanen hasita, ondoren Sevilla, Kordoba, Granada eta Malagarajoateko.Eta bertatik Oporto, Douro, Azore eta Lisboara.Lau aste ahaztezin.

KELLYN Reed Baigorri upategiaren barruan, Samaniegon.

.- Zer gustatu zaizue gehien Euskaditik?

Paisaia eta jendea–nabarmendu du emazteak–, eta jakina:janaria eta ardoa liluragarriak dira”.

Evan Reed senarrak azpimarratu duenez,“mundu guztia oso abegitsua da Euskadin.Janaria eta edaria bikainak dira, baina leku bat, herrialde bat, harrera egiten dizun jendeagatik baloratu dezakezu”.

BLOGAK kopa jasotzeko eskatu zien, utzi diguten titularra ospatzeko.

Biak gure Euskal Herri maitea probatu, dastatu eta baloratu duten “sumillerrak”dira beren herrikideentzat.Coloradoko gure “enbaxadoreak” dira.

Kellynen bidai enpresak “Summit Horizon travel”du izena,hau da, “Ortzemugaren tontorrerako bidaia”.Izen hori jarri zion tontor gainetik dena ikusi daitekeela uste duelako.Benetako esperientzien alde egiten duten agentziako bezeroei hitz egiteko modu bat da, “sentiarazteko, bidaiarekin batera, barne-barnean zerbait aldatuko zaiela betiko”.

Iruzkina idatzi

Zure e-posta helbidea ez da inoren ikusgai izango. Bete beharreko eremuak  *
*
*