Etorkizun iraunkorra ardoaren munduan

Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU/UPV) Udako Ikastaroa Guardian, datorren 2017ko uztailaren 5ean, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak antolatuta, Hazi Fundazioaren laguntzarekin.

Etorkizuna iraunkorra ardoaren munduan

Ikastaroaren iraupena 10 ordu da, eta aurten 35. Edizioa beteko duen EHUko Udako Ikastaroen parte da.

Aztertzea mahastizaintzaren eta ardogintzaren sektoreak bizi duen errealitatea eta aldaketa klimatikoaren ondorioz sektoreak dituen erronka eta aukera berriak, bai merkatuaren eta kontsumoen mailan, bai ekoizpenaren mailan. Erabilera sozial berriak eta sektoreari eta kontsumitzaileei aplikatu beharreko legeria berriak ere aztertzea.  Identifikatzea zer aukera berri dituen sektoreak garapenerako, esaterako, produktuaren elementu bereizgarriak baliatuz.  Eta, besteak beste, iraunkortasunean oinarrituta arrakasta izan duten adibide zehatzak aurkeztea.

Etorkizuna iraunkorra ardoaren munduan

Horiek dira Guardiako Casa Lucia eraikinean egingo den ETORKIZUN IRAUNKORRA ARDOAREN MUNDUAN izeneko Udako Ikastaroaren helburu nagusiak, uztaileko lehen asteazkenean, goizeko bederatzietatik arratsaldeko zazpietara.

Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako sailburuorde Bittor Orozek ikastaroko parte hartzaileei zuzendutako agur batean nabarmentzen denez, Ardoaren Sektorearen Iraunkortasuna lau zutaberen gainean bermatzen da: Ingurumena, Gizartea, Kultura eta Ekonomia.

Etorkizuna iraunkorra ardoaren munduan

Mahastizaintza eta ardogintzaren sektoreko profesionalei eta, mahastiaren eta ardoaren inguruan, iraunkortasunari eta klima aldaketari buruzko ezagutzak zabaldu nahi dituzten guztientzat.

Ikastaroaren programa.

9H. Dokumentazioa ematea

9:30H. Ikastaroaren inaugurazioa eta aurkezpena

10H. Klima Aldaketak EAEko mahastietan duen eragina

11H. Kaferako atsedenaldia

11:30H. Klimarekiko konpromisoa: Wineries for Climate Protection ziurtagiria (WfCP)

12:15H. Bioingeniaritza Mahastietan. VITIBIOM proiektua

13H. Mahatsondoaren dibertsitate genetikoa eta mahastizaintzaren erronkak

14H. Pausa. Bazkaria aukeran (aurrez izena emanda eta antolatzaileei 20 € ordainduta. Harremana: melorza@hazi.eus )

16H. Iraunkortasuna eta kalitateko markak ardoaren munduan

17H. FITOVID proiektuaren aurkezpena eta bere ardoen dastaketa

17:45H. Laburpen saioa eta galderen txanda

18:30H. Itxiera ekitaldi.

Etorkizuna iraunkorra ardoaren munduan

 

Iruzkina idatzi

Zure e-posta helbidea ez da inoren ikusgai izango. Bete beharreko eremuak  *
*
*