Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU/UPV) Udako Ikastaroa Guardian, datorren 2017ko uztailaren 5ean, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak antolatuta, Hazi Fundazioaren laguntzarekin.
Ikastaroaren iraupena 10 ordu da, eta aurten 35. Edizioa beteko duen EHUko Udako Ikastaroen parte da.
Aztertzea mahastizaintzaren eta ardogintzaren sektoreak bizi duen errealitatea eta aldaketa klimatikoaren ondorioz sektoreak dituen erronka eta aukera berriak, bai merkatuaren eta kontsumoen mailan, bai ekoizpenaren mailan. Erabilera sozial berriak eta sektoreari eta kontsumitzaileei aplikatu beharreko legeria berriak ere aztertzea. Identifikatzea zer aukera berri dituen sektoreak garapenerako, esaterako, produktuaren elementu bereizgarriak baliatuz. Eta, besteak beste, iraunkortasunean oinarrituta arrakasta izan duten adibide zehatzak aurkeztea.
Horiek dira Guardiako Casa Lucia eraikinean egingo den ETORKIZUN IRAUNKORRA ARDOAREN MUNDUAN izeneko Udako Ikastaroaren helburu nagusiak, uztaileko lehen asteazkenean, goizeko bederatzietatik arratsaldeko zazpietara.
Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako sailburuorde Bittor Orozek ikastaroko parte hartzaileei zuzendutako agur batean nabarmentzen denez, Ardoaren Sektorearen Iraunkortasuna lau zutaberen gainean bermatzen da: Ingurumena, Gizartea, Kultura eta Ekonomia.
Mahastizaintza eta ardogintzaren sektoreko profesionalei eta, mahastiaren eta ardoaren inguruan, iraunkortasunari eta klima aldaketari buruzko ezagutzak zabaldu nahi dituzten guztientzat.
Ikastaroaren programa.
9:00etan. Dokumentazioa ematea.
9:30etan. Ikastaroaren inaugurazioa eta aurkezpena.
10:00etan. Klima Aldaketak EAEko mahastietan duen eragina
11:00etan. Kaferako atsedenaldia
11:30etan. Klimarekiko konpromisoa: Wineries for Climate Protection ziurtagiria (WfCP)
12:15etan. Bioingeniaritza Mahastietan. VITIBIOM proiektua
13:00etan. Mahatsondoaren dibertsitate genetikoa eta mahastizaintzaren erronkak
14:00etan. Pausa. Bazkaria aukeran (aurrez izena emanda eta antolatzaileei 20 € ordainduta. Harremana: melorza@hazi.eus )
16:00etan. Iraunkortasuna eta kalitateko markak ardoaren munduan
17:00etan. FITOVID proiektuaren aurkezpena eta bere ardoen dastaketa
17:45etan. Laburpen saioa eta galderen txanda
18:30etan. Itxiera ekitaldi.
Ikastaroko izen ematea formalizatzeko.
Iruzkina idatzi