Erdi Aroko zaldia lauhazka XXI. mendean

Argazkiak JOSEMI RODRIGUEZ MARTINEZ.

Egunsentia.

Nafar Sonsierrako mila urteko zaldi bat lauhazka dabil malenkoniatsu arteen itzalen artean. Ipuin honetan dena da posible. Bere begiradarekin, behialako izaki horrek orainaldiraino garraia ditzake ideia zaharrak, tokiko jendearen arrangurak, ohitura haiek, baita ere bere arimaren aroztegian lo dauden ilargi izpiak ere.

Eguna argitzearekin bat, oreina lasterka doa ikustera ea gauaren ondoren dena bere lekuan dagoen. Lasaiturik hartzen du arnasa, ikusita ez direla bertatik joan ez Mendilerroa, ez ehun urteko olibondoak, ez herriak, ez urmaelak. Zeruak hor jarraitzen du, mahastiek heltzen diotela.

Harritzen duena da zaldia ikustea, hain begirada zaharreko begiez bide berriak usnatuz, asfaltoaren zauria.

HASPEREN luzea mundua maitemintzen duen paisaia maite bategatik.

Hain animalia ederrak etortzen dira aho batez hasperen egitera maite duten paisaiagatik. Ez da edertasuna bakarrik. Bakarrik edertasuna balitz, emozioak ez luke gainez egingo. Biek intuitzen dute gurdi zaharren taupada, biek arnasten dute trikuharrien eta tinen espazioan habia egin duen espiritua.  Zaldiak eta oreinak dastatu egiten dute nekazari zaharrek mendetan zehar oratutako istant baten harmonia telurikoa.

Ustekabean, zaldiak oreina eraman du, betiereko istant batean, jatorriko Erdi Aroko iragan urrunera. Garai zaila, borroka eta soldaduak, artzainak eta biziraupena, dena zailagoa zen, beldurra nolanahi zebilen, eta familiek zurezko koilararekin jaten zuten buztin egosizko azpil beretik.

Eskualdeko ardoa txarro beretik edaten zutenean.

MIRETSI ikusgarri zein ikusezin dena… Esperantza urmeleko ispiluan.

Eurek ikusgarri zein ikusezin dena miresten dute. Lainoa, elurra, harresiak, ezpatak, tximinietako kea, usoen hegaldia. Haizea, ametsak, desioak, goraldia, jendearen heldutasuna, galdutako ofizioak. Dena deskribatu daiteke, esperantza eta desesperazioa. Biek haztatzen dute denboraren joana. Zaldia iraganeko sekretuen jabe da. Oreinak oraina hausnartzen du. Biek bedeinkatzen dute etorkizuna etorkizun, urmaeleko ispiluan ikustatu duten hori.

Une honetan oreina eta zaldia zuri so daude. Arabako Errioxako arima fotografiatzen duen zure bihotz menderakaitzaz maitemintzen dira. Argi itzalezina.

Zaldiak eta oreinak badakite ipuineko “Behin batean…” horren eta bihar itzuliko den egunsentiaren artean bizitzaren paradisua ari dela taupadaka. Zure begietan ikusten dute dena hobea izan daitekeela. Zure begirada zabala eta tokiko airea garbi gorde daitezkeela.

Iruzkina idatzi

Zure e-posta helbidea ez da inoren ikusgai izango. Bete beharreko eremuak  *
*
*