UNESCOren hautagaitza sustatzeko ekitaldiak

Irudi biziak agertzen dituen leiho honek Errioxako eta Arabako Errioxako jendeak esan nahi duena entzun nahi du. Soinuak. Haizea, norabidea aldatzen duenean. Bideoaren erreminta baliatuz UNESCOren hautagaitzaren erakusleiho izan nahi dugu ikus-entzunezkoen arloan. Ardoaren eta mahastien Paisaia Kulturalaren bideoak.

Etorkizun iraunkorra ardoaren munduan Jul 7, 2017

Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU/UPV) Udako Ikastaroa Guardian, datorren 2017ko uztailaren 5ean, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak antolatuta, Hazi Fundazioaren laguntzarekin.

Etorkizuna iraunkorra ardoaren munduan

Ikastaroaren iraupena 10 ordu da, eta aurten 35. Edizioa beteko duen EHUko Udako Ikastaroen parte da.

Aztertzea mahastizaintzaren eta ardogintzaren sektoreak bizi duen errealitatea eta aldaketa klimatikoaren ondorioz sektoreak dituen erronka eta aukera berriak, bai merkatuaren eta kontsumoen mailan, bai ekoizpenaren mailan. Erabilera sozial berriak eta sektoreari eta kontsumitzaileei aplikatu beharreko legeria berriak ere aztertzea.  Identifikatzea zer aukera berri dituen sektoreak garapenerako, esaterako, produktuaren elementu bereizgarriak baliatuz.  Eta, besteak beste, iraunkortasunean oinarrituta arrakasta izan duten adibide zehatzak aurkeztea.

Segi irakurtzen

Etorkizun iraunkorra ardoaren munduan Jun 12, 2017

Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU/UPV) Udako Ikastaroa Guardian, datorren 2017ko uztailaren 5ean, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak antolatuta, Hazi Fundazioaren laguntzarekin.

Ikastaroaren iraupena 10 ordu da, eta aurten 35. Edizioa beteko duen EHUko Udako Ikastaroen parte da.

Aztertzea mahastizaintzaren eta ardogintzaren sektoreak bizi duen errealitatea eta aldaketa klimatikoaren ondorioz sektoreak dituen erronka eta aukera berriak, bai merkatuaren eta kontsumoen mailan, bai ekoizpenaren mailan. Erabilera sozial berriak eta sektoreari eta kontsumitzaileei aplikatu beharreko legeria berriak ere aztertzea. Identifikatzea zer aukera berri dituen sektoreak garapenerako, esaterako, produktuaren elementu bereizgarriak baliatuz. Eta, besteak beste, iraunkortasunean oinarrituta arrakasta izan duten adibide zehatzak aurkeztea.

Segi irakurtzen

Europa sutan Feb 17, 2017

Europa-en-llamas-laguardia

Biasteriren Adiskide Elkarteak eta Sancho el Sabio Fundazioak atsegin handiz gonbidatzen zaituzte

Virginia López de Maturana. “De vanguardias peligrosas a Europa en Llamas. Una visión desde Álava. 1936-1945”

eta

Germán Ruiz Llano. “Españoles en el Ostfront: la División Azul”

emango duten Hitzaldira.

Garcetas Etxea.

Laguardiako Turismo Bulegoa.

(Kale Nagusia 52).

Otsailak 17an arratsaldeko 19:30etan.

 

Mahats-bilketaren Arabako Errioxako festa Sep 18, 2016

Arabako Errioxako Mahats-bilketaren festa

Mahats-bilketaren XXIII. Festako ekitaldi nagusia irailaren 18a egingo da, Samaniego. Iaz, Ziekongo udalerrian ospatu zen. Eskualdeko bizilagunek sortu zuten festa hau; ardoa, sozial eta ekonomikoki adierazgarriena den produktua, goraipatzeko jardunaldia. Festa honen antolakuntza eta garapena oso bestelakoa da beste mahastizaintza-eskualdekoekin alderatuta; izan ere, izaera arabar eta erakargarri nabarmena du. Gainera, izaera ibiltaria du; horregatik, urtez urte, anfitrioi lanak egiten dituen herria aldatuz doa. Edizio guztietan eskualde osoa murgiltzen da festaren antolakuntzan, urtez urte ospakizunaren edukia berrituz.

Tokia: SAMANIEGO

Data: 18/09/2016

Web: http://www.fiestadelavendimiariojaalavesa.com/eu/

Ordua: Egun osoa

Udako Ikastaroa: “Ardogintzaren erronkak: Biziraupena eta bilakaera” Jul 8, 2016

Udako ikastaroa: "Ardogintzaren erronkak: biziraupena eta bilakaera"

Uztailak 8, Villa Lucia Ardoaren Zentro Tematikoa

Europan mahastietako landaketak aurki liberalizatuko direla aurreikusten dela eta, eta ardogintzaren inguruan beste arau batzuk ere aldatzen ari direnez, eta negozio ereduen artean gero eta alde handiagoa dagoenez, lehentasunezkoa da ardogintzaren inguruko izaera eta historia berezia duten guneetan balio erantsia sortzeko apustua egitea, bertako tipizitatea eta ardo berezien kalitatea gordetzeko eta, horrela, sektore indartsu eta erakargarria lortzeko.

Arabako Errioxako eta bertako mahastien ezaugarri naturalak eta historikoak nortasuna eta nabarmentasuna adierazteko funtsezkoak izanik, indarrean dauden araudien eta gero eta merkatu handiagoaren aurrean dauden joera bideragarriak aztertzeko ikastaroa proposatzen da. Egungo egoeraz egokitzeko eta garatzeko gaitasunaz eztabaidatuko dugu, eskualde bizi eta erreferentziazkoa izan dadin.

Izen-ematea eta informazio gehiago: 945 621 217

Bittor Oroz
Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea