Blogeko orrialdeak 57.000 aldiz ikusten dira hilean

Zifrarik inportanteenetako bat da edozein blogentzat. Gure kasuan, 57.000 orrialde ikusten dira hilean.Hau da, hilabetean blogeko argitalpen desberdinak ikusi dituzten irakurleen 57.000 bisitaldi.

SEI EMAKUME martxoaren zortzian topa egiten, berdintasunaren alde: 2018ko argitalpen bat.

Beste datu garrantzitsu batek adierazten digunez, Arabako Errioxa bloga hedabide ezaguna da, bisitarien %36 zuzenean sartzen direlako.Bestela esanda, jendeak ezagutzen ditu dagoeneko blogaren marka eta edukiak.

Behin eta berriz egiaztatu nuen hori Arabako Errioxako Mahats Bilketaren Jai ospatu berrian, zeina joan zen igandean egin baitzen Bilarren.Jende asko hurbildu zitzaidan blogeko argitalpen desberdinak nabarmentzeko.Dirudienez, Luis Bujanda doktorearen “El Vino, prevención de numerosas enfermedades” artikulua oso gogoko izan zuen jendeak(*).

Luis Bujanda doktoreak blogean oraintsu argitaratu zuen artikuluak balorazio ona jaso zuen. 

Era berean, atseginez jaso zen Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Sailburuak Errioxa JIKren Kontseilu Arautzaileari egindako erreklamazioaren gaineko –Nekazaritza Ministerioaren bitartez– albistea, duela urtebete Arabako Errioxako upategiekin itundutakoa betetzeko.

Bestalde, hiru pertsonak laudatu egin zituzten Miguel Larreina idazleari “Rioja Alavesa-Sonsierra Paisaje Cultural Excepcional”izeneko bere azken liburua zela-eta egin genizkion elkarrizketak. Izan ere, liburuan Arabako Errioxa-Sonsierrako indarguneak agertzen dira, UNESCOk aintzat har ditzan. 

Miguel Larreinaren ESKUA, bere liburuaren gainean. Blogerako idazten duen esku bat.

Hunkigarria izan zen niretzat irakurleek oraintsuko askotariko argitalpenen inguruan esaten zituztenak entzutea.Jendeak gustura irakurri zuen, baita ere, Mañuetako Altun upategiko Iker Martinezieginiko elkarrizketa, kontuan izanik Mahats Bilketaren Jaiaren bezperan Ikerrek hiru sari jaso zituela Mahats Bilketaren Jaiko Ardo Lehiaketan.

Azkenik, eta inor ahazten ez dudalakoan, mahastizain beterano batek esan zidan hunkitu egin zela Bilarreko mahastiak goldatzen zituzten bi behor bretoiei buruzko erreportajea irakurriz, Alfred Ferris valentziarraArabako Errioxan egiten ari den lan onari erreferentzia eginez. 

ALFRED Ferris Venus izeneko bere behorraren atzean Bilarko mahasti bat goldatzen.

Bloga irakurtzen duten gehien-gehienek ez dute iruzkin idatzirik uzten argitalpenean.Izan ere, iragan igandean Bilarren beren iritzia aurrez aurre esan zidaten irakurleen artean, batek ere ez du inoiz iruzkinik idatzi.

Joan den asteartean, irakurle batek idatziz adierazi zuen Lehendakariak eta Arabako Diputatu Nagusiak blogari esklusiban egindako adierazpenek“Arabako Errioxa blogean egiten duzuen lana” bultzatzen dutela.  Bide batez, esan beharra dago Iñigo Urkulluren eta Ramiro Gonzalezen hitzok ezin konta ahala argitalpen eta irrati elkarrizketetan agertu zirela, nahiz eta inork ez zuen –kazetaritzaren gaitz endemikoa izaki– gure agerkaria aipatu.

BIZITZA beti da topa egiteko arrazoi… Bilarren edo hamaika lekutan.

Lanean buru-belarri dihardugu.Irakurleen erantzun ona poztasunez jasotzen dugu, baina zifrak ez zaizkigu burura igotzen.Dena bere lekuan dago.Bizitzan, saririk onena eguneroko lanean kartsu jardutea da.

Baina hori bai, azkengabeko esker onez hartzen ditugu afektuzko hitzak. 

JENDE OLDE horren parte bat hitz ederrez mintzatu zen blogari buruz Bilarren.

Joan zen asteartean gure kazetari zeregina laudatzen zuen irakurle bati esan niona ekarri nahi nuke hona, hitzak dagokien lekuan jarriz.  Argi utzi behar da blogak rol inportantea jokatuko duela irakurleek hala nahi badute:

“Egiari zor, bloga Eusko Jaurlaritzaren ekimenez sortu zen, Errioxako eta Arabako Errioxako Ardoaren eta Mahastiaren Paisaia Kulturalaren Hautagaitza hedatzeko (UNESCOren Mundu Ondare izateko).Blog hau komunikaziorako eta trukerako zubi bat da, jende asko eta askoren lanaren bidez eta mahastitik eta ardotik abiatuz sortzen diren baliabideekin urtez urte hobera egiten ari den Arabako eskualde hau sustatzeko.

Buruan hitzak DANTZAN / elkarrekin partekatzeko hitzak / Arabako Errioxa maitatuz.

“Familia osoak inplikatuta, belaunaldiz belaunaldi, landan eta upategian; horra hor, gure ezaugarri eder bat.Mila urteko ahalegina da, milurteko baten altxorra”.Ondare eder eta historikoa da, berez.Apartekoa dugu paisaia, apartekoak herritarrak.Paisaia kultural hori eta berezko nortasuna duten herritar horiek dira Euskadiri fruiturik onenak ekarriko dizkiotenak.Bloga tresna apal bat besterik ez da. Bat gehiago.

Mahasti ESKUALDEA nekazariz eta upategiz beterik, bizitza alde guztietatik taupaka.

Iruzkina idatzi

Zure e-posta helbidea ez da inoren ikusgai izango. Bete beharreko eremuak  *
*
*