“Biosphere Ziurtagiriak adierazten du UNESCO Hautagaitza sendoa dela”

Pasa den ostiralean, 2018ko otsailaren 23an, Arabako Errioxan espero eta desio genuen berria jaso genuen:

Biosphere Ziurtagiriaren aitortza, mundu mailan lehen aldiz helmuga Enoturistiko bati emana.

KUADRILLAKO lehendakaria eta Turismoko diputatua Biosphere Ziurtagiriari eusten.

Turismo Arduratsuaren Institutuak (TAI) harreman berezia du UNESCOrekin, Adimen Memorandum baten bidez, eta Eusko Jaurlaritzari, Arabako Foru Aldundiari, eta Arabako Errioxako Kuadrillari eta Ardoaren Ibilbideari eman die Turismo Jasangarriaren Biosphere Ziurtagiria.

Azken 15 hilabeteetan zehar lantzen joan da Ziurtagiria (2016ko azarotik), Turismo Jasangarriarekiko Konpromiso Karta sinatu zenetik. Esperotakoa izanagatik ere, oso berri ona da Arabako Errioxarentzat eta Euskadirentzat, izan ere, lehen aldiz mundu mailan eman zaio Ziurtagiri hori lurralde bati helmuga enoturistiko gisa, ardoari eta mahastiari lotuta.

Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbidearen lehendakari Mariasun Saenz de Samaniegok (Ibilbidea eta beste instituzio batzuk koordinatu ditu) Blogerako egin duen elkarrizketa batean, honako hau adierazi du: “aitortza berri horrek Arabako Errioxa mundu mailan lehen helmuga enoturistiko bilakatzen du, izan ere, badira Ziurtagiri hori bera duten beste hiri edo erregioak, baina helmuga enoturistiko gisa, ardoari lotuta, Arabako Errioxa lehena da mundu mailan”.

Turismo Arduratsuaren Institutua Europa mailako erakunde bat da (berak ematen du Ziurtagiria), eta joan den abenduan egin zuen auditoria; horren aldeko ebazpenaren ondoren, gaur eman da ofizialki eta jendaurrean Biosphere Ziurtagiria.

Guardian eginiko aurkezpenean Eusko Jaurlaritzako Turismo Saila egon zen, Maider Etxeberria Turismo zuzendariaren ordezkaritzarekin. Harekin batera Arabako Turismo diputatu Cristina Gonzalez, Kuadrillako lehendakari Joseba Fernandez, eta prozesu guztia koordinatu duen Mariasun Saenz de Samaniego, Arabako Errioxaren Ibilbidearen lehendakaria.

EUROPAKO KAZETARI batzuk Arabako Errioxako lako baten ondoan, Mendilerroko haizearen pean.

.- Aspalditik espero zen berria izanagatik ere, oso berri ona da Arabako Errioxarentzat eta Euskadirentzat.

2017an jarduera ugarirekin sendotuz joan garen gaia da, baina gaur gertatu da berri handia.

.- “Lore” bat al da Arabako Errioxarentzat?

Aitortza bat gehiago da. Arabako Errioxa munduaren begietara jartzen duen aitortza, bere garapen ekonomikoarekin ardura duen lurralde gisa, bere garapen sozialarekin, Kultura Paisaiarekin, eta, gainera, kanpora begirako pauso garrantzitsua izateaz gain, barrurako ere bada, sentsibilizazio elementua den heinean.

.- Zertarako balio digu?

Gure ondare zoragarria ezagutzera emateko, eta bere hobekuntza eta kontserbazioa premiatzeko.

EUROPAKO KAZETARI batzuk Arabako Errioxako lako baten ondoan, Mendilerroko haizearen pean.

.- Ardoaren eta Mahastiaren Kultura Paisaiaren Hautagaitza UNESCOren Mundu Ondare izateko borrokan jarraitzeko maila bat gehiago da hau?

Biosphere Ziurtagiriak aditzera ematen du Arabako Errioxa Nazio Batuen Turismo Jasangarriaren hamazazpi helburuei ekarpena egiten ari zaiela. Hori dela eta, ulertzen dut Europa mailan, baita mundu mailan ere, zerbaitetan ari garelako aitortza ofiziala dela, eta UNESCOren Mundu Ondare izateko gure Hautagaitza sendoa eta bideragarria dela.

.- Biosphere Ziurtagiria erantzukizun handia al da ardogintzaren eskualdearentzat?

Horrela ikusi behar da. Beste bide baten hasiera da, zeinetan eragile eta instituzio guztiek modu koordinatuan lanean jarraitu behar dugun, bakoitza bere herriari begiratzeari utzi eta herrialde eta eskualde ikuspegi zabalago bat izateko, ahalik eta zabalena. Ziurtagiria ez da hemen amaitzen, bi urtero berrikusi beharko baita, hobekuntza eta garapen plan batekin.  Eta, diozun bezala, erantzukizun handiagoz.

CRISTINA Gonzalez eta TAIko lehendakari Tomas Azcarate Bang, Ziurtagiriari eusten.

.- Nola nahiko zenuke planetako 110 herrialde baino gehiagotara ardoa esportatzen duen gure eskualde txiki hau munduak ikustea?

Garen bezalakoak ikus gaitzatela, lurralde txikia, landari oso lotua, bere identitate gogorrari eusten diona, bere Kultura Paisaia oso argia eta oso desberdindua duena, eta bere ardoen kalitatea bermatzen duten upategi familiarrak dituena.  

.-Garrantzitsua izango da eskualdeko Ardoaren Ibilbiderako gure upategietako asko, epe laburrean, haien ardo botilen etiketetan ERRIOXA hitzaren tamaina berean ARABAKO ERRIOXA hitzak idaztea?

Ikustarazte horrek ekarpena egingo du, zalantzarik gabe. Eta Arabako Errioxako ardoak gehiago eta hobeto ezagutzeko ekarpena egin beharko duen lorpen handia da.  Baina, nagusiki, Arabako Errioxako ardoaren kalitate errealari buruzko eztabaida da behar dena.

ABUZTUKO adostasun puntuetako bat etiketan lurraldea ikustaraztea izan zen.

.- Gure ardoen kalitateak ez dauka nahikoa aitortzarik?

Aitortza, bai, jakina. Baina aitortutako kalitate horren barruan, kalitate maila ezberdinak daude. Hori da mahai gainean dugun eztabaida, harago jotzearena.

.- Nola eragin dezake Biosphere Ziurtagiriak Sustapen Ministerioak planteatutako AVEren proiektuan, zeinak ibilbidearen zati batzuetan AVE Arabako Errioxan sartzea planteatzen duen?

AHTa Arabako Errioxatik pasatzeko aukera zentzugabekeria eta erokeria iruditzen zait.  Egia esateko, serio hartzea kostatzen zait, eta gehiago iruditzen zait zunda globo bat, gai elektoralengatik eta Errioxan dauden interes politikoengatik jaurtitakoa.

Kultur Intereseko Ondare gisa kalifikatutako mahastia dugu Arabako Errioxan; orain, gainera, nazioarteko Biosphere Ziurtagiria du, bere Kultura Paisaiaren babesari erreferentzia eginez…

ESKUALDE sentimendua, Arabako Errioxako hainbat alkate bertaratuta.

.- Beraz…

Uste dut lortu berri dugun Biosphere Ziurtagiria inoren interesekoa ez den, ez Arabarena ezta Arabako Errioxarena ere, AVE proiektuaren aurkako elementu bat gehiago dela. Ikusiko dugu zertan geratzen den. Hemen denok kontrako jarrera adierazi dugu argi eta garbi.

Baina, oraingoz… Gaur ospa dezagun Biohphere Ziurtagiria, izan ere, guztiok azpimarratu dugun bezala, lehen aldiz kokatzen gaitu nazioarteko mapan Turismo Arduratsuaren Institutuak (TAI) aukeratutako lehen helmuga enoturistiko gisa.

Iruzkina idatzi

Zure e-posta helbidea ez da inoren ikusgai izango. Bete beharreko eremuak  *
*
*