Irudi biziak agertzen dituen leiho honek Errioxako eta Arabako Errioxako jendeak esan nahi duena entzun nahi du. Soinuak. Haizea, norabidea aldatzen duenean. Bideoaren erreminta baliatuz UNESCOren hautagaitzaren erakusleiho izan nahi dugu ikus-entzunezkoen arloan. Ardoaren eta mahastien Paisaia Kulturalaren bideoak.
Jakinda Eskualdeko txoko paregabeen artean, garrantzi handiko arkupe honek artearen inspirazioa dugula eta, aldi berean, ardoaren eta mahastiaren bihotzean kokatzen gaituela, bideo hau modu naturalean jaio zen.
Polikromatutako harri eskulturek bizitzaz betetzen dute Guardiako Andra Maria Erregeen elizaren gelaurrea, «Arabako Errioxako aintzaren elizpea» izango dena.
Dena dago atari honetan! Leku eder honetan mahasti osoa aurki dezakegu. Hemen zeru izartsua agertzen da, bere itxaropen gauekin.
Daniela Del Campo neskatoak bideoaren grabaketan parte hartu du.
Atalase honetan beste irudi bat izan zaitezke, gainerako irudiekiko elkarrizketan eta bizikidetzan murgilduz. Haiekin mintzatuz, loria zure begietatik nola sartzen den senti dezakezu, arima barrutik birsortuz.
Hemen bazaude, begirada poetikoa sentitu berri duzu. Jakin gabe otoitz bihurtuko zinen, aintza… aintza bedeinkatua.
Batzuk halako batean utzi egin gintuzten erritmoak ari dira berreskuratzen Eskualdean. Belaunaldi berriekin, denboran atzera egiten ari gara. Begirada hunkitua arbasoek, aitona-amonek eta gurasoek mahastiak lantzeko modu eta erei buruz.
Oiongo San Bizente Ikastolako ikasleek, hain zuzen hiru neskek eta hiru mutilek, Arabako Errioxako paisaiari irudiak, hitzak eta musika jarri dizkiote.
Baina gehiago ere egin dute. Urtzik, Olatzek, Uxuek, Gracek, Ikerrek eta Aitorrek Ondalan-eko Enrique Martinez eta Maisulan-eko Luis Ruiz Viñaspre ardogileak elkarrizketatu dituzte euskaraz eta gazteleraz.
Ikustekoa eta sentitzekoa da! Baita zoriontzeko ere; ea beste neska-mutil batzuk ere bide bera jarraitzera animatzen diren!
“ESKUALDE HONETAN DAGO GURE ESENTZIA”
Beste asko bezain grinatsu eta emana, Bastidako Carlos Fernandez Gomez mahastizain eta ardogileak hainbeste maite du bere lurra, Ardoaren eta Mahastiaren Paisaian izaki kreatzaile baten presentzia sentitzen du. “Zaila da Eskualde honetan ardo txarra egitea”, dio Upategien Elkarteko gaur egungo lehendakariordeak. Arabako Errioxa, bere iritzian, Errioxa JIko lurrik onena da. Elkarrizketatxoa bideoan grabatu genuen Bastidako lekutik oso hurbil dago, Barranco del Oson, bere mahastien zati bat. Bertara ekartzen ditu bere inportatzaileak erakusteko “zertan hitz egiten dugun esaten dugunean lare hauetan dagoela gure esentzia, Mendilerroaren eta Ebroren artean”. Hitz hutsak baino zerbait gehiago dira. Eta nolako indarrez ahoskatzen dituen sentitzeko, elkarrizketa txiki hau ikusi eta entzun besterik ez da egin behar.
Arabako Errioxa euskal eskualdeko mahastizain eta ardogile familia ugarietako bat gehiago naiz; gure ahaleginarekin eta saiatzearen poderioz, legatu bat mantentzeko borrokatzen gara, goi mailako produktu bat aurrera ateraz: Arabako Errioxako ardoa.
Arabako Errioxa ezagutarazi nahi dut, mahatsondoak lantzeko ingurunerik onenetakoa izanik, bere ezaugarri bereziengatik: lurra, klima, milaka urteko historia eta, jakina, hori garatzea ahalbidetzen duen gure familiaren batasuna.
Murgildu Arabako Errioxaren ariman, gure ardoetako baten kortxoa atera eta gero, liluratu zintuzten oroitzapenak eta sentimenduak berriro ere erreal bihurtu daitezen.
Arabako Errioxako lurraren zein ardoaren gaineko azterketa zientifikoak gure produktuaren emaitza ezin hobea lortzen laguntzen du. Arabako Errioxako lurraren gaineko azterketetako ikertzaile Ana Aizpuruaren (NEIKER) eta EHU/UPVko irakasle eta EHU/UPVko Analisi Sentsorialeko Laborategiko (LASEHU) ikertzaile Iñaki Etaioren eskutik.
Barrika Jaunaren abenturak jarraitu ditzakezue helbide hauetan:
Twitter: @BarrikaJauna.
Facebook: Barrika Jauna.
YouTube: Barrika Jauna.
Instagram: @BarrikaJauna.
Mahats Bilketa, urte bateko lana. Mahats Bilketa Arabako Errioxan berezia delako. Lur bakan honetan, mahastizainek zigilu propioa dute mahastia zaintzeari dagokionez, oso izaera berezkoa eta esklusiboa duten Arabako Errioxako ardoak sortzeko.
Barrika Jaunaren abenturak jarraitu ditzakezue helbide hauetan:
Twitter: @BarrikaJauna.
Facebook: Barrika Jauna.
YouTube: Barrika Jauna.
Instagram: @BarrikaJauna.
Oraingoan, Jesus Fernandez Ibanez irakasle, idazle eta ikertzaileak folkloreaz hitz egiten digu, Arabako Errioxako lurralde bakarra osatzen duten 23 udalerriak batzen eta ezaugarritzen dituzten gure jaiez, tradizioen eta historiaz. Gozatu gure herriez!
Barrika Jaunaren abenturak jarraitu ditzakezue helbide hauetan:
Twitter: @BarrikaJauna.
Facebook: Barrika Jauna.
YouTube: Barrika Jauna.
Instagram: @BarrikaJauna.
Arabako Errioxako terroirra. Barrika Jaunak, Arabako Errioxa eskualdeko abenturen beste atal berri batean, gehiago ikasi du terroirraren kontzeptuaren gainean. Beti bezala, Arabako Errioxa munduari ezagutarazten: mahatsondoak lantzeko ingurunerik onenetakoa izanik, bere ezaugarri bereziengatik:
Barrika Jaunaren abenturak jarraitu ditzakezue helbide hauetan:
Twitter: @BarrikaJauna.
Facebook: Barrika Jauna.
YouTube: Barrika Jauna.
Instagram: @BarrikaJauna.
Arabako Errioxako euskal eskualdeko mahastizain eta ardogile familia ugarietako bat gehiago naiz; gure ahaleginarekin eta saiatzearen poderioz, legatu bat mantentzeko borrokatzen gara, goi mailako produktu bat aurrera ateraz: Arabako Errioxako ardoa.
Mahastizaintza eta ardogintzaren tradizioak, ABRAri elkartutako upategi guztietan belaunaldiz belaunaldi transmititutakoak, paisaia paregabe hau osatu du: ez gaitu inguruneak bakarrik bereizten, baizik eta baita ardoa ulertzeko moduak ere.
Barrika Jaunaren abenturak jarraitu ditzakezue helbide hauetan:
Twitter: @BarrikaJauna.
Facebook: Barrika Jauna.
YouTube: Barrika Jauna.
Instagram: @BarrikaJauna.