Besarkada solidarioak La Equidad olio errotatik

Zenbat eta zenbat besarkada ematen diren argazki kameren objektiboetatik kanpo!Eta inor gutxik daki hori.Benetako besarkadak dira.Besarkada solidarioak.Gaurkoan, Moredako La Equidad olio errotak Arabako Elikagaien Bankuari emandako besarkada sinbolikoaren berri eman nahi dugu.Kontatu beharrekoa da horren beharrezkoa den keinu hau zertan datzan.Ospatzeko.Eredugarri izan dadin.

HAUEK dira olibondoaren beso solidarioak, antzinakoa bezain berria den keinu batean.

Joan zen apirilaren 2an “Zure pisua oliotan”zozketaren saria entregatu zen.Arabako Errioxako Olioaren VII. Jaian zozkatu zen saria, Moredan.Gogoratu behar da saridunak 150 kg pisua eman zuela. Moredako La Equidad Olio Errota Kooperatiboak pisu hori eman zion oliotan dohaintzan Arabako Elikagaien Bankuari.

Jose Angel Chasco*

 

Eguerdian, La Equidad errotako lehendakari den Jesus Eraso Diaz de Ceriok harrera egin die Arabako Elikagaien Bankuaren ordezkariei, Arabako Elikagaien Bankuko eta Elikagaien Bankuen Euskal Federazioko lehendakari den Daniel Fernandez Conderi, eta erakunde zibiko eta sozial honetako baliabideen eta kanpo harremanen arloko arduradun den Jaime Bobadillari.

ARABAKO Elikagaien Bankuari ehun litro olio baino gehiago entregatu zitzaion unea.

Gure gizarteko behartsuenen aldeko donazio honen bidez, La Equidad olio errotak, bere izena gogora ekarriz, elkartasuna zer den erakutsi du aurten ere.Izan ere, ekitateak esan nahi du berdintasuna, ontasuna, hurkoari laguntzeko sentimendua eta justiziaren aldeko sentimendua.

Jesus Erasok, oliba olio birjina estra entregatu aurretik, gonbita egin die Arabako Elikagaien Bankuaren ordezkariei olio errota barrutik ezagutzeko, oliba bilketa lehen nola egiten zen eta errotaren alde zaharrean nola ehotzen zen azalduz, non museo batean bezala gordetzen baitira piezak, tresnak eta bahetzeko makina zaharrak –olibak garbitzeko–, bilketarako saskiak, harrizko errotak, olio prentsak, etab.

OLIO errota zaharrera egindako bisita…

Errota zaharra ikusi ondoren, alde berria erakutsi die, non olibak hartzeko gune berria eta errotako makina modernoak, Decanter makina, olioa biltegiratzeko deposituak, etab. baitaude instalatuta.

OLIO errota berrira egindako bisita.

Eraso lehendakariak azaldu du nola sortu zen “Zure pisua oliotan” lehiaketa.Antxon Aguirre Sorondo historialari eta etnografoaren ideia izan zen, eta duela urte batzuk Euskal Herriko olio errotei buruzko azterlan bat egiten ari zela bururatu zitzaion.150 kg pisatzen zuen Antxon jatorrak zera esan zuen: “Niri sekula ez egokitzea espero dut”.

Aitzindariak elkartasunean.

Bestalde, Arabako Elikagaien Bankuko lehendakaria den Daniel Fernandezek esan duenez, Arabako Elikagaien Bankua 1998an sortu zen, oinarrizkoena ere kontsumitu ezin dutenen errealitatearen aurrean:

“Horren erakusgarri da hemen Moredan ikusten duguna, non nekazari gutxi eta xume batzuek eta olio kooperatiba batek urteak eta urteak daramatzaten Arabako Elikagaien Bankuarekin solidarioak izaten”.Eta zera nahi izan du:“Hau guztia eredu izatea.Moredako La Equidad olio errota kooperatiboa aitzindaria da Arabako lurraldean”.

 

Zabalduko ahal da zuek ematen duzuen eredua kuadrilla guztietako udalerrietara! Izango ahal dira denak solidarioak, beren inguruko produktuen bidez, Arabako Elikagaien Bankuarekin!”.

Saria emateko protokolozko ekitaldia amaituta, Jaime Bobadillak eta Daniel Fernandezek zera esan dute: “Olioa izugarri baloratzen dute, eskaera handia daukatelako eta nekez erantzun diezaieketelako behartsu guztiei.Krisia oraindik hor dago.Pobrezia ere hor dago, Arabako gure herrietan”.

MOREDA Arabako aitzindari da elkartasunean, La Equidad olio errotaren bidez.

Azaldu dutenez, Moredako oliba olioaren 150 litroak Arabako Elikagaien Bankuak Jundizko industrialdean duen biltegira eramango dira, eta bertatik abiatuz leku hauetan banatuko da:

harrera zentroetan, egoitzetan, jantoki sozialetan, etorkinentzako zentroetan, udaletan eta mankomunitate publikoetan, parrokia eta erlijio erakundeetan, kolektibo behartsuen aldeko elkarteetan eta elikagaien bankuetan, behar duten familien, pentsiodunen, alargunen, diru sarrera txikiak dituzten langileen eta abarren artean banatzeko.

“Batzuetan pobrezia ezkutuan egoten da, eta ikusten zaila da”.

MAHASTIA, olibadia eta zerealak hazten dira gaur egun Moredan.

Arabako Elikagaien Bankuak lanean dihardu bai baliabideak bai oinarrizko elikagaien donazioak lortzeko, hala nola olioa, azukrea, patatak, arrautzak…Eta pobreentzako oinarrizko elikagaien artean ardoa ezbadago ere, harrera ona egiten zaio ardoari ere, eta atsegin handiz onartzen dute, saldu eta baliabide ekonomikoak eskuratzeko.Gero, bildutakoarekin oinarrizko elikagaiak erosten dituzte, familia behartsuei emateko.

 

MOREDAN egindako oliba olio birjina estraren motak.

Gizartea gero eta kontzientziatuago dago elkartasunaren eta behartsuei lagundu beharraren inguruan.Bidezkoa baita.“Behartsuei laguntzea betebehar bat da”.Hori dela eta, Moredako La Equidad olio errota kooperatiboak egiten duen lan hau txalotzekoa da, urteak joan urteak etorri behartsuen aldeko zereginean murgilduta segitzen baitu, beste nekazari batzuentzat jarraitu beharreko eredu izaten.

*Moredako etnografoa.

Iruzkina idatzi

Zure e-posta helbidea ez da inoren ikusgai izango. Bete beharreko eremuak  *
*
*