Barrika Jauna :: Lagunartean :: Ardoterapia

 

Arabako Errioxa euskal eskualdeko mahastizain eta ardogile familia ugarietako bat gehiago naiz; gure ahaleginarekin eta saiatzearen poderioz, legatu bat mantentzeko borrokatzen gara, goi mailako produktu bat aurrera ateraz: Arabako Errioxako ardoa.

Arabako Errioxa ezagutarazi nahi dut, mahatsondoak lantzeko ingurunerik onenetakoa izanik, bere ezaugarri bereziengatik: lurra, klima, milaka urteko historia eta, jakina, hori garatzea ahalbidetzen duen gure familiaren batasuna.

Murgildu Arabako Errioxaren ariman, gure ardoetako baten kortxoa atera eta gero, liluratu zintuzten oroitzapenak eta sentimenduak berriro ere erreal bihurtu daitezen.

Iruzkina idatzi

Zure e-posta helbidea ez da inoren ikusgai izango. Bete beharreko eremuak  *
*
*