Gutuna Carlos Cuevas kontseilariari gutun irekia bere AVEren gainean Feb 1, 2018

Errioxako Sustapen Kontseilari Jauna:

Azken asteotan etorkizuneko AVE trena Arabako Errioxa eta Errioxa Garaiko mahastietatik pasatzeko defentsa irmoa egin duzu hainbat komunikabidetan. Zure hitzak ez dira nahikoa baloratu, Araban ez zarelako ezaguna, beraz zure curriculumaren azaleko deskribapena egitea komeni da, ulertu dadin ez garela edozelako politikari bati buruz ari, eskarmentu handiko eta oso trebea den politikari baten aurrean gaudela argitzeko.

Carlos Cuevas kontseilaria: politikari boteretsua eta Errioxako AVEren sustatzailea.

Zu, sinplifikatzen usten badidazu, Errioxako AVEren “factotuma” zara, gaia sakon ezagutzen duena, Gorteko bulegoetan autoritatez paseatzen duen “probintzietako” politikaria, urte askoan Errioxako PPren idazkari nagusia izan baitzara, senataria, Sanz lehendakariaren eskuineko eskua (gaur egun Senatuko lehendakariordea)…

*Miguel Larreina González

Segi irakurtzen

Arabako Errioxako mahastien atlasa (II) Ene 25, 2018

Eskuernaga: bere izenarekin eta historiarekin berrelkartu zen herria

(Iñaki Perez Berrueco alkateari eta Eskuernagako bizilagunei eskainitako artikulua)

Hainbeste mahasti, olibondo eta arte, Arabako Errioxan ahaztu egiten zaigu paisaiaren osagai minoritario eder horretaz hitz egitea: Mendilerroko ipar isurian hain ugari diren harizti txikiak, herabeki hegoaldera igarotzen direnak, lekurik “fresko” eta laiotzenetan haziz.

Miguel Larreina Gonzalez*

Haritz zerrenda handia Arabako Errioxa-Sonsierrako goi kotetan.

Segi irakurtzen

Europaren eraikuntza Mahatsondotik eta Ardotik Dic 14, 2017

Europa Ardoaren eta Mahastiaren Kultura Paisaien eskutik bilatzea, horietako zenbait UNESCOren Gizateriaren Ondare baitira

*”Oinak lurrean izan beti, soilik horrela jakin ahalko baituzue zuen garaiera zein den gutxi gorabehera.”  (Antonio Machado).

Lehen urratsaren irudia. Edo Santiagora joateko Europako Bidearena. Edo oinak Europa lurraldean.

Julio Flor / Arabako Errioxa.

Segi irakurtzen

Arabako Errioxako “idazle” eta dibulgatzaileentzako Kultur Jardunaldirako gonbidapena Dic 10, 2017

Arabako Errioxako “idazle” eta dibulgatzaileentzako Kultur Jardunaldirako gonbidapena

Azken asteotan Arabako Errioxako pertsonek idatzitako oso liburu interesgarriak (edo liburu proiektuak) iritsi dira nire eskuetara.

*Miguel Larreina Gonzalez.

Horrenbestez, “Paisaje Cultural Vitícola” nire hurrengo liburuaren idazketak uzten dizkidan atsedenaldi urrietan, Manolo Gonzalez nekaezinaren “Historia de Oyón” lan mardula irakurtzeko plazera izan dut, gozamen handiz leitu dut Jose Angel Chascoren “Sierra de Toloño, nexo de la Montaña y la Rioja Alavesa” liburua, atsegin hartu dut Juanjo San Pedroren “Álava/Araba” liburu piktorikoarekin, Francisco Martinez de Cañasen Historia de Villabuena/Eskuernaga” lanaren zirriborroa ikusi dut…

Segi irakurtzen

Arabako Errioxa-Sonsierra: Vianako Printzerriaren funtsezko zatia Nov 30, 2017

Vianako Printzerria, hein handi batean, bat zetorren Arabako Errioxa-Sonsierraren lurraldearekin.

Arabako Errioxa-Sonsierrako historiari amaiera emateko, inportante xamarra eta aldi berean ezezaguna (desitxuratua) den gai bat aipatu nahi dut gaur, alegia, gure eskualdeak Vianako Printzerri esaten zaion erakunde politiko-administratriboan izan duen funtsezko parte hartzea, kontuan izanik erakunde hori ez datorrela inondik inora ere bat gaur egun bihurtu den “ohorezko” tituluarekin.

Segi irakurtzen

Arabako Errioxa-Sonsierra (II): Historia bat, “terroir” bat, paisaia bat Nov 23, 2017

“Sonsierra” kontzeptua MILA urtean gure Errioxa barne hartu duen hitza da.

Ebro Nafarroa-Gaztela arteko guda fronte gogorra izan zen Erdi Aroan.

Arabarra funtsean eta modu nuklearrean. Erdi Aro eta Aro Modernoko dokumentazioak testu eta erreferentzia asko egiten dio gure Eskualdeari, Nafarroako Erreinuko gotorleku eta ardo hornitzaile moduan, lehenengo Arabako mendikoa, gero Gasteizkoa eta azkenik baita Bilbo Handikoa ere.

Segi irakurtzen

Toloño izeneko Mendilerro bat Nov 22, 2017

Toloñok argudioak eta konbikzio hobeak bereganatu ditu.

“Garrantzitsua da arabar-errioxar guztientzat, sonsierratar guztientzat, mendialdeko jendearentzat… jakitea Mendilerroaren izena bakarrik TOLOÑO MENDILERROA dela”.

JOSE Angel Chascok hilaren 22an, asteazkena, aurkeztu bere liburua, Euskaltzaindiaren babesarekin.

Jose Angel Chasco etnografo eta idazlea (Moreda, 1958) maiteminduta dago Mendilerroarekin, eguzkiak argitzen dituen bere haitz zuriekin,  arbolen kontrastearekin, arte eta ezpelarekin… Denbora asko –horrela esan zioten eskolan–, uste izan zuen izena Cantabria Mendilerroa zela, baina, azkenean, arbasoen, guraso eta aitona-amonen arrazoiei erreparatu die Toloño Mendilerroa deitzeko.

Segi irakurtzen

Turismo Enogastronomikoaren Foroa Paisaiari begira jarri da Nov 13, 2017

“Ez dugu asmatzen Arabako Errioxako ardoaren eta mahastiaren Kultura Paisaia kontatzen”

Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbideko lehendakari Mariasun Saenz de Samaniegok gure instituzioen erabateko inplikazioa eskatu du, Eusko Jaurlaritza buru dela, Ardoaren eta Mahastiaren Kultura Paisaia UNESCOren Mundu Ondare deklaratzeko Hautagaitzarako. 

Aurtengo Turismo Enogastronomikoaren VII. Foroaren programan, azaroaren 16an, osteguna, mahai ingurua egingo da, “Paisaiari buruzko Solasaldiak: Arabako Errioxaren magia” izenburupean. Hurrengo egunean, hilak 17, ostirala, programak hitzaldi bat hartuko du, “Ardoaren Paisaian emozioak deskubritzen” tituluarekin.
Segi irakurtzen

Arabako Errioxako Haitzetako Lakoak: balio paregabea Nov 3, 2017

Hainbat mendetan abandonatuta egon eta gero, gaur egun haitzetako lakoak sailetako harri zahar batzuk baino askoz gehiago dira, gure mahastizainen tradizioaren eta jakituriaren adierazpena dira, ongi kontatzea merezi duen historia eder bat. 

Miguel Larreina Gonzalez *

Lehengo egunean Arabako Errioxa-Sonsierrako Labar Paisaia bereziaz hitz egin genuen, “Harriaren eta Mahastiaren Erresuma” honetako jendeek garatu duten kultura litikoaz, eta esaten genuen nola kultura horren adierazpenik nabarmenenetakoa haitzetako lakoak zirela.

Mahasti eta ardogintzako eraikuntza horiek enblematikoak dira Arabako Errioxa-Sonsierran, Rioja Izendapeneko lakoen %95 eskualde horretan baitaude, grafikoan ikus daitekeenez, dolare gehien duten herriak izanik: Bastida 57rekin,  San Vicente 50ekin, Abalos 27rekin, Buradon Gatzaga 18rekin, Villabuena  10ekin, eta ondoren beste hamar bat herri, bakoitza hainbat lakorekin.

Segi irakurtzen

Arabako Errioxa-Sonsierra, Labar Paisaia berezia eta berezitua Oct 30, 2017

Orain dela hiru hilabete artikulu serie bati ekin nion blog honetan, Kultura Paisaietan adituak diren jakintsu batzuek egin zizkidaten galderei erantzun nahian, uztailean bisitan etorri zitzaizkigunean: “Arabako Errioxak zergatik ez dizkio bere balio berdingabeak munduari kontatzen?”.

Astero galdera horri erantzuteko adibideren bat azaltzeko konpromisoa hartu nuen, nire abiapuntuko hipotesi arriskutsuarekin: “Arabako Errioxak ez ditu bere balioak kontatzen ez dakizkielako edo ez dakielako berezitasun paregabea duela”.

Miguel Larreina Gonzalez *

Joan den astean, txabolak (chozo , guardaviña) bezalako gai apal batez hitz egitean, aukera izan dut nire hipotesia egiaztatzeko, izan ere, Logroñoko lagun batzuek euren zalantzak azaldu dizkidate gaiaren berezitasunaren inguruan, eta euren ustea helarazi didate, “txabola, laku, nekropoli, eremiten kokaleku… bezalako haitzetako aztarnak Errioxa osoan daudelako”. 

Segi irakurtzen