Olioa esatea eta egitea maitasun keinu bat da Jun 19, 2018

 “Gauzak ondo eginez gero, Arabako Errioxako olioa errentagarria izango da, inolako zalantzarik gabe”, dio Bodegas Casa Primicia upategiko gerente Iker Madridek, Arabako Errioxako Olibondo Elkarteko (AORA) bazkidea ere badena.

ESKUALDEKO olibondo zaharrenetako bat (José Betancourt-en argazkia).

Duela hamar urte, egun batean, maitasun keinu bat balitz bezala, Bodegas Casa Primicia upategian olio botila txiki berezi bat diseinatu zuten, eta oso izari txikian merkaturatu zuten. Flor de Primiciadeitu zioten, eta bisitan joandakoei baino ez zieten saltzen, Guardiako harresien alboan daukaten upategiko dendan.

Segi irakurtzen

Ados. Oraintxe ulertzen dut guztia May 24, 2018

Atlantako senar-emazte iparramerikar batzuek etxea erosi dute Villabuenan.

Lagunak AEBtik bisitan datozkienean, egiten dieten lehen galdera da ea zergatik bizi diren Madrildik hain urrun. Ondoren, Arabako Errioxara iristean, ederki ulertzen dute zergatik aukeratu duten Davidek eta Jessicak Villabuena bigarren bizilekutzat, 50etik gora herrialde ezagututa.

JESSICA eta David, Villabuenako etxean duten balkoian.

Segi irakurtzen

Artzain ginenean Abr 26, 2018

San Kristobaleko babeslekua, arditegi neolitikotik leku sakratura

Gauza jakina da, eta ez dut ezer berririk esaten horrekin, Arabako Errioxako ondare historiko, artistiko eta kulturala itzela dela. Eta horren froga dira jauregi, eliza, dorretxe, historiaurreko ehortz arkitekturak edo aztarnategi ugariak, bai aire librean, bai kobazuloen barruan eta harkaitzen arteko babeslekuetan, lurralde guztian barna hedatzen direlarik.

Asko aski ezagunak dira gune urbanoetan egoteagatik edo haietatik hurbil, eta iristen errazak direlako. Beste batzuk, kontrara, iristen zailak diren tokietan daude, eta ez dira hain ezagunak.

Javier Fernandez Eraso *

Segi irakurtzen

Angelusaren ordua Abr 4, 2018

Elkarrizketa mahastian, Iñigo Franco Atorrasagasti nekazari eta UAGAko afiliatuarekin

Batzuetan ustekabeak gertatzen dira. Guardian egindako hitzordu batera bidean, telefonoz hots egin diot Iñigo Franco Atorrasagasti nekazariari, Arabako Errioxan dituen mahastietako baten bihotzean lanean irudikatzen dudalarik. Telefonoaren bestaldean, mahastizainak eskuan zuen aitzurra jaitsi eta deiari erantzun dio.

“Arabako Errioxan lurreko nekazari moduan bizi daiteke. Hori salbuespena da”.

Segi irakurtzen

Cesareo eta Gerardo aitonek egin zuten bezala (I) Mar 12, 2018

“Enologoa naizenez gero Paisaia baten benetako zaporea ahalik eta gutxien galtzen saiatu behar naiz”.

ARTURO Miguel eta Kike de Miguel anaiak, Artuke Upategikoak, euren mahasti batean.

ELKARRIZKETA Mañuetan Artukeko upategiko Arturo Miguelekin eta Kike de Miguelekin; Tim Atkim preskriptoreak Errioxa JIK guztiko hamar ekoizle onenen artean kokatu du upategia.

Segi irakurtzen

“Biosphere Ziurtagiriak adierazten du UNESCO Hautagaitza sendoa dela” Feb 23, 2018

Pasa den ostiralean, 2018ko otsailaren 23an, Arabako Errioxan espero eta desio genuen berria jaso genuen:

Biosphere Ziurtagiriaren aitortza, mundu mailan lehen aldiz helmuga Enoturistiko bati emana.

KUADRILLAKO lehendakaria eta Turismoko diputatua Biosphere Ziurtagiriari eusten.

Segi irakurtzen

Gutun irekia Laura Perez Borinaga alkateari Manuel Quintanoren 200. urteurrenean Feb 15, 2018

Laura agurgarria:

Zalantzarik gabe jakingo duzunez, aurten Manuel Quintano jaun bastidar itzaltsuaren heriotzaren berrehungarren urteurrena ospatzen da; hark, Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen laguntzarekin, Arabako Errioxako jakituria enologikoa irauli zuen, eta XVIII. mendearen amaieran “Rioja” berria sortzen lagundu zuen, zehazki 1786an, ia ehun urteko aurrea hartuz lehen Riscal-Pineaud ardo hari.

Miguel Larreina González*.

Diotenez, koadroak Manuel Quintano irudikatzen du, baina uste dut anaia Diego dela, quintanotarren maiorazkoa.

Segi irakurtzen

Arabako Errioxaren Atlasa (III) Feb 8, 2018

Abifaunak ere bereizten eta errebalorizatzen du Arabako Errioxako kultura bitibinikolaren paisaia hau, bizitzaz betez.

Zikoina “kimatzaileek” aihenak jasotzen dituzte beren habietarako.

“Por San Blas la cigüeña verás; y si no la vieres, año de nieves”. San Blas ospatzen den otsail hasierako egun hauek parada ematen didate atsotitzez edo elurraz hitz egiteko, baita egunotan jaietan dabilen Paganos herrixka politeko zaindariaz hitz egiteko ere, baina zikoinak aukeratuko ditut, eta horiekin batera gure Arabako Errioxa harrigarria bisitatzen duen abifauna bereziko pertsonaia batzuk ere.

Miguel Larreina Gonzalez*

Segi irakurtzen

Gutuna Carlos Cuevas kontseilariari gutun irekia bere AVEren gainean Feb 1, 2018

Errioxako Sustapen Kontseilari Jauna:

Azken asteotan etorkizuneko AVE trena Arabako Errioxa eta Errioxa Garaiko mahastietatik pasatzeko defentsa irmoa egin duzu hainbat komunikabidetan. Zure hitzak ez dira nahikoa baloratu, Araban ez zarelako ezaguna, beraz zure curriculumaren azaleko deskribapena egitea komeni da, ulertu dadin ez garela edozelako politikari bati buruz ari, eskarmentu handiko eta oso trebea den politikari baten aurrean gaudela argitzeko.

Carlos Cuevas kontseilaria: politikari boteretsua eta Errioxako AVEren sustatzailea.

Zu, sinplifikatzen usten badidazu, Errioxako AVEren “factotuma” zara, gaia sakon ezagutzen duena, Gorteko bulegoetan autoritatez paseatzen duen “probintzietako” politikaria, urte askoan Errioxako PPren idazkari nagusia izan baitzara, senataria, Sanz lehendakariaren eskuineko eskua (gaur egun Senatuko lehendakariordea)…

*Miguel Larreina González

Segi irakurtzen

Arabako Errioxako mahastien atlasa (II) Ene 25, 2018

Eskuernaga: bere izenarekin eta historiarekin berrelkartu zen herria

(Iñaki Perez Berrueco alkateari eta Eskuernagako bizilagunei eskainitako artikulua)

Hainbeste mahasti, olibondo eta arte, Arabako Errioxan ahaztu egiten zaigu paisaiaren osagai minoritario eder horretaz hitz egitea: Mendilerroko ipar isurian hain ugari diren harizti txikiak, herabeki hegoaldera igarotzen direnak, lekurik “fresko” eta laiotzenetan haziz.

Miguel Larreina Gonzalez*

Haritz zerrenda handia Arabako Errioxa-Sonsierrako goi kotetan.

Segi irakurtzen