Agur Oiongo olio errota kooperatiboa

Oiongo “San Vicente” olio errota kooperatiboak ekoizpen lana amaitu du.

“SAN VICENTE” olio errota, gure blogak 2019ko urtarrilaren 17an, osteguna, ateratako argazkian.

Albistea ia oharkabean pasatu da.

Gutxi batzuk baino ez dira atsekabetu itxieragatik. Beste batzuek horren berri jakin dute.

Eta beste askok, iruzkin txikiren baten ondoren, ahaztu ere egin dute.

OLIBAK “zukutuz”, duela urte batzuk, Oiongo olio errotarako (Manuel Gonzalezen argazkia).

Fernando Martinez-Bujanda*

Nigan eragina izan du, seguru asko, lanbidearen ajeen eraginez, laborantza tradizionalei diedan maitasunagatik, herriak bizirik iraun beharreko une gogorretan hainbesteko ekarpena egin dutenak -esaterako, olibondoek-, eta baita tokiko etnografiagatik, San Vicenteko olio errota etnografia horren adierazgarri interesgarria izanda, eta landa soziologiagatik ere.

ARROITZEKO gure olibak biltzen eta xehatzen igarotako egun amaigabeei buruzko zenbat istorio konta diezazkigukete Felixek, Jose Marik, Albertok, Manolok eta Urbanok!

DUELA urte batzuk olio errota kooperatiboan egiten ziren zereginak (Manuel Gonzalezen argazkia).

Zenbat hamaiketako eta barre algara, kapazuak garbitu bitartean!Zenbat poz olioa banatzen zen egunean, eta zer-nolako ilusioa etxera txanbilarekin iristean!Ikus dezakezuenez, bene-benetan sentitzen dut jarduera hori eten izana.

Lastima da guztion artean bizirik eusteko gai ez izatea!

 

IZENA, oraindik ondo margotua, olio errotaren fatxadan. Aurten ez ditu olibak jaso.

 

OIONGO olio errota agurtzeko argazkia, eguzki eta hodei beltz artean.

Gure artean 66 urteko ibilbidea egin eta jarduera bizia izan ondoren, ez dut nahi erabat desager dadin. Garairik onenetan 200.000 kilo oliba xehatzen ziren urtean, olio errotako arduradunen trebetasunari eta garairako punta-puntakoa zen makineriari esker. Hala, gure olibazainak harroarazten zituzten olioak lortzen ziren.

Alabaina, herriaren nekazaritza garapenak, lur kontzentrazioak, ureztatzeak eta batez ere mahastizaintzak eta gorantza doan arlo horren ekonomiak atzean utzi dute gure olio errota zaharra.

OLIBAZAINAK, olibak biltzen (Manuel Gonzalezen argazkia).

Ulertzen dut nekazaritza ustiapenek, nekazaritza enpresak diren heinean, ahalik eta emaitza ekonomikorik onenak lortzea dutela helburu, eta izan gaitezen zintzoak:olibadiak ez du horretan asko laguntzen.

GARAIKO huntzak laztan egiten dio eraikin zaharrari, dagoeneko isilik dagoen olio errotaren ateetan.

Dena den, zenbateko lana eskatuko liguke guztioi, hots, kooperatibista, bizilagun eta erakundeoi, olio errotari bultzadatxoa emateak?Irudimen, ahalegin pertsonal eta ekonomiko pixka batekin, beste egiteko bat eman geniezaioke; esaterako, museo txiki bat jarri. Eta San Bizente Egunean, olio errotaren festa egin genezake, olibak bildu, xehatu eta lortutako olioarekin arrautza frijituak banatu.

Erakundeek lekukoa hartzea gustatuko litzaidake…Ez dut Goian Bego horretan etsi nahi.

 *“El olivo de Rioja Alavesa, un compañero centenario” liburuaren sustatzailea. Oionen jaioa.

Iruzkina idatzi

Zure e-posta helbidea ez da inoren ikusgai izango. Bete beharreko eremuak  *
*
*