5.000 urteko emozio bar

SORGINAREN TXABOLA trikuharria, Gizateriak eraiki zuen lehenetakoa.

Julio Flor / Bilar.

Egunsentian, begietsi nirekin Sorginaren Txabola trikuharriaren harritzarrak. Bizirik sentituko zara. Pentsatu duela 4.980 urte hilobi kolektibotzat aukeratu zuten gizakiengan. Nola mugitu zituzten lauza sakratuak. Pentsatu inguruan gau ilunetan piztu zituzten suetan. Nola inbaditu zituen transzendentziak ilbeteko goizaldeetan. Saiatu sentitzen bertako lehendabiziko biztanleen emozio sakona.

Antzina urruneko garaiari Neolitoaren amaiera esaten diogu. Harrezkero, leku eder horretan ia bi milioi egunsenti egon dira, zorabiozko 1.817.700 errotazio eta translazio egun Eguzkiaren inguruan.

ARABAKO ERRIOXAKO leku sakratua, non gure arbasoek betikotu nahi izan zuten.

Trikuharria hainbat ikertzailek induskatu dute, tartean egonik aita Barandiaran, Juan Mari Apellaniz edo Javier Fernandez Eraso. Harri zaharren artean 22 lagunen hondarrak aurkitu dira, ondoan silexezko gezi puntak zituztela. Izena ematen dion kondaira batek apaintzen du. Dioenez, San Joan goizetan kantuan ibiltzen zen sorgin baten etxea da.

Baina hor zaude zu, nirekin Trikuharriari begira. Gizateriak eraiki zituen lehenetakoa. Gizaki haien odola dabil orain gure zainetan. Horietan barna nabigatzen dira ametsak. Ia bost mendeko Dolmenari begiratzen diozu, sua txinpartaka entzuten duzu ia-ia, Historiaurrea eta kantu zaharrak, Mendilerroaren sabelean eta haranera milaka urte geroago iritsi ziren kanpai hotsetan bidaiatuz.

ARABAKO ERRIOXAKO leku sakratua, non gure arbasoek betikotu nahi izan zuten.

Orduan, berriro ere, egiztatzen duzu magia pentsamendu landu bat dela, emozio bat, egun batean bizia ospatzeko ardo eder bihurtuko diren mahastietako mahatsen ura bezala.

 

Iruzkina idatzi

Zure e-posta helbidea ez da inoren ikusgai izango. Bete beharreko eremuak  *
*
*