Munduari eskaintzen diogun nortasun propioa, errioxako eta arabako errioxako ardoaren eta mahastien paisaia kulturala unescoren gizadiaren ondare izan dadin.
Europako ardoaren sorterri handien artean dago Arabako Errioxa. Orografia eta klima aproposak. Lurra mahasti bihurtzen da. Ardo bihurtzen da.
Orain dela 4.500 urte Arabako Errioxako trikuharriak jaso zituzten gizon-emakumeak gaur egun milaka hektarea mahasti zaintzen dituztenen arbaso, aita-amak dira.
Blog honen helburua Hautagaitzarekin lotutako jarduera eta bestelakoen berri ematea da. Sakonki errotutako Kultur Ondarea, Arabako Errioxatik munduari eskaintzen diogun nortasun propioa. Orain dela milaka urtetik hona mahastiek fruitua eman eta mahats-mordoak ardo bilakatzen diren bezala, Arabako Errioxako ardoak komunikazio ireki bilakatzen dira. Zoriona pizten dute. Ardoa da munduak behar duen topaketa, lankidetza eta errespetuaren metafora.